Zergatik izan dezake norbaitek burua edo adimena emozio barik ulertzeko interesa? Eta zelan liteke emozio bako adimena ardatz duen arlo batek halako arrakasta izatea? Itaun edo galdera horiek ez dira nireak, LeDoux-enak dira; erantzunek zerikusia dute kognitibismoa sortu zuten autoreen alderdi pertsonalarekin, eta ez da hutsala mugimendu horrek guztiak funtzionalismoarekin izatea bere une gorena; mugimendu hori mundu-gerren ostean sortu zen, non gizakia makinekin alderatzen baita. Kognitibistek adimenaren antolaketa funtzionala aztertzen dute, egoera funtzionalak sortzen dituen euskarri fisikoa, garuna, aipatu barik.
Ulertzea ez bezala, sentitzea mespretxatu edo gutxiespena da giza portaera aztertzen duen zientziak izan duen desoreketako bat. Zientziaren ikuspegi askotatik, garrantzi handia eman zaio ezagutzen eta ulertzen dugunari, beraientzat horrek mugatzen baitu errealitatea, baita errealitate zientifikoa ere, sentitzen duguna alde batera utzita. Sinesten duzunak zure desiraren edo zure premiaren mundua irudikatzen du izan beharko lukeenaz edo izatea gustatuko litzaizukeenaz. Sentitzen duzuna orain gertatzen ari dena da, orainarekin eten barik konektatzen zaituena da, gertatzen ari dena, bizitzen ari zarena da. Iraganean gertatu zen zerbaitetan pentsatzen dugunean, sentitzen duguna orain bizi dugu; era berean, etorkizunarekin zerikusia duen zerbaitetan pentsatzen dugunean, berriro ere sentitzen duguna une horretan bizi dugu.
Nire paziente gehienek orain sufritzen dute, ez orain beraien bizitzan gertatzen ari denagatik, baizik eta gertatuko denaren beldur direlako edo gertatu zen zerbaitengatik; horregatik, konturatu behar dugu une honetan sentitzen dugun egoera emozionala dela egiaztagarria den bakarra, zeren eta gerta bailiteke sentitzen dugun emozio hori iraganeko edo etorkizuneko fantasia batengatik, egungo errealitatearekin zerikusirik ez duenagatik, sortzea. Gure garunarentzat errealitateak zerikusi handiagoa du sentitzen dugunarekin pentsatzen dugunarekin baino; badakit mundu ulergaitza dela, baina ez esan ez dela zoragarria hori aurkitzea. Eres lo que sientes liburuak galdera asko egiteko, baina batez ere erantzuten jakiteko, aukera emango dizu.
Egilea: Roberto Aguado
Argitaletxea: EOS