Liburu honetan kontatzen dudan istorioa egiazko gertaera bat da. Aborto naturala: emakumeon historian betidanik gertaera arrunta izan dena. Eta hori hala izanik ere, zeinen arrotza aldi berean! Gai tabu hau komikira pasatzean, espero dut pixka bat desdramatizatzea eta naturalizatzea. Horrez gain, prozesua nolakoa izan daitekeen azaltzen dut, eta emakumeei (eta gizonei) gure gorputzaren ezaugarri eta gaitasun ezkutuak jakinarazi.