Gida honen xedea zuen seme-alaba nerabeak drogetatik babesten laguntzea da.
Bertan, drogen fenomenoari buruzko informazioa, familian prebentzioa sustatzeko orientabideak eta alarmazantzuak hautemateko tresnak jasotzen dira, bai eta, behar izanez gero, seme-alaben droga-kontsumoari aurre egiteko estrategiak ere.
Alkoholaz aparte, Nafarroako gazte gehienek ez dute drogarik hartzen. Halere, handia da hartzen dutenen kopurua, eta horren ondorioak kontuan hartzeko modukoak direnez, ahalegin handia egin behar dugu kontsumoari aurrea hartzeko.
Dena dela, ohikoa da alkohola ez aipatzea drogei buruz hitz egiten dugunean. Bada, Nafarroan drogen ondorioz tratamendua hartzen duten gehienek alkoholagatik hartzen dute (kokainagatik baino gehiagok). Droga horixe da familiei gehien sufriarazten diena, ospitaletako larrialdi-zerbitzuetara joatea maizen eragiten duena eta zirkulazio-istripu gehien sorrarazten dituena.
Hortaz, alkohola neurriz gain edateari aurre hartzea izan beharko litzateke helburu nagusietako bat, baita famiartean ere.
Deskargatu ahal duzu doako gida hemen.
Egileak: Gorka Moreno Arnedillo (Suspertu Programa. Gizakia Helburu Fundazioa-Nafarroa), honako hauekin lankidetzan: Jesús Domínguez*, Raquel González*, Mariví Mateo*, Rosa Múgica* eta Mª José Pérez*.
*Droga-mendekotasunaren aurkako Foru Plana eta Osasuna Sustatzeko Atala. Nafarroako
Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua. Osasun Departamentua.
Argitatzailea: Nafarroako gobernua