Haurrekin goxo egotean sortzen dira liburu honen izenburuaren antzeko komentarioak. Tonu gozoan arituko zaizkigu hizketan eta jolasean erbi handia eta erbi txikia zenbat maite duten elkar azaldu bitartean. Irudiak, garbiak eta erakargarriak, primeran egokitzen dira kontakizunera. Norbaitekin ikusten joateko liburua da hau, seguru giro goxoa eta magikoa sortuko duela.
Bi urtetik aurrera
Sam McBratney
Editoriala: KOKINOS
ISBN: 9788496629585
Urte: 2007