Alkoholari buruzko orientabideak seme-alaba adingabeak dituzten gurasoentzat

Honako gida hau, Ez dezatela dena irentsi! Alkoholari buruzko orientabideak seme-alaba adingabeak dituzten gurasoentzat, modu pertsonalizatuan argitaratu da Nafarroako Gobernuaren Droga-mendekotasunaren aurkako Foru Planaren barnean, eta Dena irentsiko duzu? programan laguntzeko materiala da, familiei zuzendua, hezkuntza orientazioak izan ditzaten alkoholaren gainean, beren semealaba adingabeekin erabiltzeko. Bide honetatik lortu nahi da familiak ere alor hau lantzea, eskolak eta erkidegoaren beste baliabide batzuek egiten duten lanaren osagarri.

Prebentzioaren eragile desberdinek norabide berean lan eginez, irizpideak bateraturik eta sinergian, gure ekintzen eraginkortasuna handituko da eta alkoholari buruzko hezkuntza hobea eskainiko diegu gure adingabeei, gutxienez ere, edari alkoholdunak kontsumitzen ahalik eta beranduen has daitezen. Dena irentsiko duzu? programa bat da, PDS, Promoción y Desarrollo Social
elkartearena, Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritzak finantzatua, eta Educación para la Acción Crítica (EdPAC) elkartearen laguntzaz prestatua.

Dena irentsiko duzu? 13tik 15 urte bitarteko gazteekin lan egiteko gida da; edaten ez duten nerabeen ikuspegitik egina dago, adin horietan, oraindik gehiengoa baitira, eta xedea du, hain zuzen ere, alkoholaren kontsumoari buruz duten jarrera hori indartzea. Gainera, alkoholak gizartean duen irudiaren alderdi batzuk errealitatearekin bat etortzen ez direnez, lagundu nahi zaie alderdi horiek modu kritikoan zalantzan jartzen.. Kontua da, beraz, gazteenen artean alkoholaren erabileraren gaineko gogoeta bultzatzea eta adin hauetan kontrako jarrerak piztea, aldi berean onartuta beste gazte batzuek edan egiten dutela. Gainera, edanez gero, arriskuak eta kalteak gutxitzeko estrategiak iradoki nahi dira.

Egilea: Asociación PDS, Promoción y Desarrollo Social
Laguntzailea: Asociación Educación para la Acción Crítica (EdPAC)
Edizioa norentzat: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua. Nafarroako Gobernua
Argitaratzailea: Asociación PDS, Promoción y Desarrollo Social

BBK Family Learning

×