Maitea Sareak laguntza ematen die familiei intereseko baliabide eta dirulaguntzak eskuratzeko, adingabeak zaintzeko edo etxeko eskola-lanak egiteko, eta beste familia batzuekiko konexioan laguntza-sarea sortzeko
Maiteak guraso bakarreko familien kontziliazioa hobetzea du helburu lan- eta familia-bizitza eta bizitza pertsonala uztartuz. Sarea sortzen da familia horietako askok ustekabeko baten aurrean laguntza aurkitu beharra dutelako, beren udalerrietan agertzen diren laguntzen berri izateko edo, beste barik, laguntza emozionalagoa emango dien sare bat izateko duten premia edo beharrizanagatik.
Maitean parte hartzen duten eta guraso bakarreko familia diren bi ama elkarrizketatu ahal izan ditugu, beren historia konta diezaguten.
Lehenik eta behin, guraso bakarreko familia gisa duten historia kontatzeko eskatu diegu:
M.G.M: “Hiru urteko bikote-harremanaren ostean, nire bikotekidea ez zen gai izan seme bat hazteko erantzukizuna bere gain hartzeko; beraz, bakarrik ikusi nuen neure burua haustura sentimental bat gainditu eta amatasuna, bakarrik, bizitzeak dituen zailtasunekin, abandonuaren eta bakardadearen sentimenduarekin, semearen bizitzaren hasieraz erabat gozatu ezinik. Zorionez, orain eguna super amama eta izeko baten konplizitateari esker garatzen dut, beraiek ahal duten guztietan. Baina semea hazteko zailtasuna handiagoa da, tristura-sentimenduak amatasuna bakarrik bizitzean sentitzen den esperientzia ezarekin eta bakardadearekin nahasten zaizkidalako.”
F.M.C: “Ama ezkongabea naiz neuk aukeratuta; ume bakarra izateko itxaropena nuen, baina benetan 2 une izan ziren. Amatasun anizkoitzak gehiegizko esfortzua eskatzen du, bai lan-mailan, askotan enplegu-aniztasunera joz, eta bai etxean bertan. Amari laguntza eskatzea erabaki nuen, eta bere etxea utzi eta nire semea eta alaba hazten laguntzen dit”.
Ikusten denez, egoerak askotarikoak izan daitezke, baina galdezka hastean, beharrizanak antzekoak direla ikusten dugu. M.G.M.ri eta F.M.C.ri galdetu diegu horri buruz:
“Familia zaurgarri edo kalteberatzat aitortzea behar dugu, ez dugulako hazkuntza partekatzen, baliabide ekonomikoak urriak dira diru-sarrera bakarra delako etxean, eta neke fisiko, psikologiko eta emozionala handitu egiten da.
Gizartearen eta erakundeen aldetik enpatia gutxi dago. Badirudi jendeak ez duela ulertzen guraso bakarreko familien egoera, askotan aipatzen baita erabaki pertsonala izan dela, edo, beste batzuetan bikotekidea txarto aukeratu dela (badirudi ez dagoela dibortziorik herrialde honetan).
Ezintasun kasuan, dela gaixotasunagatik, dela istripuengatik… ez dago inor guri laguntzeko. Horrelakoetan gure seme-alabak bakarrik aurkituko lirateke, eta senide edo lagunengana jo beharko genuke, ea libre dauden. Beraz, guk behar ditugu:
-Gure seme-alaben hazkuntzarako eta mantenurako laguntza publikoak.
-Erakundeen aldetik, lehentasuna udaleku eta jardueretan.
-Seme-alaben eskubideetan parekatzea (amatasun-baimena, PFEZ, familia kalteberen aitorpena, familia ugarien aitorpena, eta abar).
-Hirugarrenak kontratatzeko laguntzak, 3 urtetik harago.
-Ikusgarritasun-kanpaina, gizarteko beste talde batzuekin gertatzen den bezala.”
Premia edo beharrizan horien guztien ondorioz eta ikusgarritasunaren eta kontziliazioaren esparruan ekarpenak zelan egin daitezkeen ikusita sortu da Maitea.
Maitea aplikazio batean dago, eta lehentasunezko bi profil ditugu: guraso bakarreko familiak eta boluntarioak.
Android-erako eta IOSerako eskuragarri dagoen aplikazio horretatik, familiek beren profila sortzen dute, eta bertan, besteak beste, ase edo beteta eduki nahi edo beharko lituzketen lehentasunezko beharrizanak zehazten dituzte. Gainera, adingabeen zaintza puntualean zuzeneko laguntza jasotzeko aukera dute boluntarioen bidez. Azkenik, sareko gune bat ere sortu da, non familiek gura dutena argitaratu eta harremanetan jar daitezkeen elkarrekin.
Bada argibide gehiago webgunearen atalean (https://maitea.eus/).
Familiek orain arte gehien komentatzen dutena da zenbat kostatzen zaien kontziliatzea edo ezustekoen aurrean laguntza aurkitzea, prozesu osoan babes emozionala izatea eta egoera berean dauden familien artean sarea sortzea. Horrez gain, guraso bakarreko familiatzat aitortuak izateko duten premia, eta ondorioz beren ongizatea areagotu dezaketen dirulaguntzak eta beste mota batzuetako laguntzak jaso ahal izatea, beste familia batzuekin egiten den bezala, hala nola familia ugariekin.
Appa erabiltzeari dagokionez, funtzionamendua erraza da. Lehenik eta behin, aplikazioan erregistratu behar da datu pertsonalak sartuz, hala nola izena, telefono-zenbakia eta abar. Hori egin ostean, familiarentzat jaso nahi diren laguntza-motei buruzko xehetasunak eman behar dira. Sistema horrekin, familia batek laguntza eskatzen duenean, inguruan dagoen boluntario bat, egiaztatua, bidaliko da. Boluntarioa esleitzen den unean, telefonoz harremanetan jarri ahal izango dira laguntza zehazteko. A posteriori, zerbitzua hobetzeko eta trazatzeko esperientzia ebaluatzen da.
MAITEA aplikazioa ANDROIDen eta IOSen deskarga daiteke.
Play Store esteka: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.squareet.maitea
IOSen App Store esteka: https://apps.apple.com/es/app/maitea/id1587716823
Era berean, boluntario izan nahi duten familien eta pertsonen eskura dago telefono-linea bat Acción Familiar Euskadi (AFAE) Gobernuz Kanpoko Erakundean, sortzen diren zalantzei erantzuteko: 944 16 72 12.