1.- Lege-informazioa
Web-orri hau, bbkfamily.bbk.eus helbidea duena (aurrerantzean, WEGUNEA), Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak eta BBK Fundazioak zuzentzen dute. Tratamenduaren arduradunak ere badira, I.F.K. zenbaki hauek dituzte hurrenez hurren: G-48412720 eta G-48644371; EAEko Fundazioen Erregistroan F-375 eta 180 erregistro zenbakiekin (hurrenez hurren) izena emanda daude eta egoitza helbide honetan dute: Kale Nagusia 19-21, 48001, Bilbo (Bizkaia). Informazio gehiago izateko, idatzi posta bat helbide elektroniko honetara: protecciondedatos@bbk.eus
2.- WEBGUNEKO edukiaren izaera eta erabilera-baldintzak
WEBGUNE honen bitartez, bisitariei eta erabiltzaileei produktuen, zerbitzuen eta ERAKUNDEAK burutzen dituen edo marka gisa kolaboratzen duen egintza eta esperientzia guztien informazioa eskaintzen zaie.
WEBGUNE honek zuzenean ERAKUNDEAK garatutako elementuak eta atalak ditu, baita ERAKUNDEARENAK ez diren orrialdeetarako estekak ere, zeintzuek markarekin lotuta egon arren, hirugarren batzuek kudeatzen eta garatzen dituzten.
Irakurri, arren, WEBGUNEAREN Politikak eta ados egon ezean, ez sartu bertara eta ez erabili.
WEBGUNERA sartu eta erabiliz gero, erabiltzaileak une horretan Webean argitaratutako bertsioko baldintza guztietako edukia onartzen duela adierazten duela ulertuko da.
Printzipioz, WEBGUNERA doan sartzen da, baina hala ere, WEBGUNEAREN bitartez produktuak edo zerbitzuak kontratatzen badira, kontraprestazio ekonomiko bat egongo da.
3.- Erabiltzailearen erantzukizuna
Erabiltzaileak WEBGUNEA eta bertan eskainitako informazioa legearen, moralaren edo ordena publikoaren kontrako jardueretan ez erabiltzeko eta, orokorrean, ERAKUNDEAK ezarritako baldintzen araberako erabilera bat egiteko erantzukizuna hartzen du.
Iritziak, edukiak eta, orokorrean, erabiltzaileak egindako jarduera guztiak bere erantzukizunpean daude, ERAKUNDEA ezin da bereak ez diren jarduera horietatik eratorritako kalte-galeren erantzule egin, hauei buruzko ezagutza eraginkorra izan gabe.
4.- ERAKUNDEAREN erantzukizuna
ERAKUNDEA ez da WEBGUNERAKO sarbidean edo bertako edukietan izandako akatsen erantzule egingo, baina halakorik ez gertatzeko ahalegin handia egingo du.
ERAKUNDEAK, aldi baterako eta aurretik jakinarazi gabe, WEBGUNERAKO irisgarritasuna eten ahal izateko eskubidea dauka, hura hobetzeko, eguneratzeko, konpontzeko edo mantentze-lanak egiteko beharra balego.
5.- Jabetza intelektuala eta industriala
WEBGUNEKO eduki guztiak (honako hauek barne hartuz, baina hauetara mugatu gabe: datu baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testu fitxategiak, audioak, bideoak eta softwarea) ERAKUNDEAREN jabetzakoak dira eta jabetza intelektualaren eta industrialaren nazio mailako nahiz nazioarteko arauek babestuta daude, eskubide guztiak erreserbatuta izanik.
WEBGUNEAN ageri diren domeinu-izena, markak, errotuluak, ezaugarri bereizgarriak edo logotipoak ERAKUNDEAREN titulartasunekoak dira.
Interneteko leku honetan gaur egun edo etorkizun batean egon daitezkeen testu, irudi grafiko, bideo eta audio euskarri guztiak ERAKUNDEAREN jabetzakoak dira eta erabiltzaileak edo hirugarren batek ezin ditu hauek aldatu, guztiz edo partzialki kopiatu, egokitu edo itzuli, ERAKUNDEAK espres emandako baimenik gabe.
WEBGUNE honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta jabetza intelektualerako edo industrialerako eskubideak urratzeak legalki ezarritako erantzukizunak eragingo ditu.
6.- Hiperestekak
Kanpoko web-orri batetik ERAKUNDEAREN WEBGUNEKO edozein orritarako estekak ezartzea honako baldintza hauen menpe egongo da:
- Debekatuta dago ERAKUNDEAREN WEBGUNEAN dauden zerbitzuak guztiz edo partzialki errepikatzea.
- Ez da ERAKUNDEAREN WEBGUNEKO orrialdeei eta zerbitzuei buruzko adierazpen faltsurik, zehaztugaberik edo okerrik barne hartuko.
- ERAKUNDEA inola ere ez da WEBGUNE honetarako hiperesteka ezartzen den web-orrian publikoaren esku jarritako edukien, informazioen, adierazpenen, iritzien edo zerbitzuen erantzule izango.
- Hiperesteka guztiak WEBGUNEKO orrialde nagusira ezarriko dira.
Edo bestela, WEBGUNEAN dauden hiperestekak, lotutako web-orrien titularrekin aurrez adostuak izan dira. ERAKUNDEA ez da lotutako orrialdeen erabilera txarraren edo erabiltzaileek legearen, moralaren edo ordena publikoaren kontra egindako jardueren erantzule izango.
7.- Erabilera-balditzen iraunaldia
WEBGUNE honen erabilera-baldintzek izaera mugagabea dute. ERAKUNDEAK orrialdera sartzeko baldintzak eta edukiak aldatzeko aldebakarreko eskubidea erreserbatzen du.
8.- Klausulen baliogabetasuna eta eraginkortasunik eza
Baldintza hauetan barne hartutako klausularen bat guztiz edo partzialki baliogabe edo ez-eraginkor gisa izendatuz gero, baliogabetasunak xedapen horri soilik edo baliogabea edo ez-eraginkorra den zatiari soilik eragingo dio eta, gainontzeko guztian, baldintzek bere horretan iraungo dute.
9.- Aplikatu beharreko legedia eta jurisdikzioa
WEBGUNE honen zerbitzuaren eskaintza eta erabilera-baldintza hauek Espainiako legeak zuzentzen ditu.
WEBGUNE honen bidez eskainitako zerbitzuei dagozkien auziak kontsumoaren arbitraje auzitegiaren, bitartekarien edo eztabaida gertatzen den unean ERAKUNDEA atxikita dagoen antzekoen bitartez ebatziko dira, baita Espainiako legedia jarraituz, egoki diren epaitegi eta auzitegien bitartez ere.