BBK Familyren Gym aurkezten jarraitzen dugu Bizkaiko hainbat herritan. Gaur, irailak 25 astelehena, Durangoko Ezkurdi plazan izango da 17: 00etan eta irailaren 26an, asteartea, ordu berean Gernikako Pasilekun. Familian jolasteko eta ariketa fisikoa egiteko programatutako jarduerez gain, opari bat ere eramango duzue.
Zelan funtzionatzen du BBK Family Gymak
Izen-ematea BBK Familyren webgunetik egiten da, “On line prestakuntza” atalean. Intentsitate txiki, ertain edo handiko trebakuntza edo entrenamendua aukeratu ahal izango dute erabiltzaileek, beren prestakuntza-beharrizanetara eta dedikazio-denborara egokitua, eta edozein unetan aldatu ahal izango dute trebakuntzaren intentsitatea.
Zerbait erraza, elkarreragin gutxikoa, nahi dutenek edo denbora gutxi dutenek INTENTSITATE TXIKIKO ENTRENAMENDUA aukeratu ahal izango dute. Denbora gehiago dutenek eta apur bat gehiago sakondu nahi dutenek INTENTSITATE ERTAINEKO ENTRENAMENDUA izango dute aukeran, ikaskuntzan gidatuko dituen entrenatzaile pertsonal batekin. Eta INTENTSITATE HANDIKO TREBAKUNTZA nahi dutenei, hiruhileko bakoitzean BBK Family Gymak dituen ikastaroen artean aukeratzea eskainiko zaie, entrenatzaile pertsonal batekin eta zenbait gairi buruz eztabaidatzeko talde-foroarekin. Era berean, atxikitako material guztiak, bibliografiak eta abar eskuratu ahal izango dituzte eta, gainera, GYM diploma eta familiarentzako sari pertsonalizatua lortu ahal izango dituzte.
Zergatik jarri dugu martxan gurasoentzako gym bat?
Aita edo ama izateak eguneratuta egotea eskatzen digu, prestakuntza eta informazioa izatea, eta gure seme-alabekiko harremana eta beraientzako laguntza hobetuko duten tresna berriak eskuratzea. Horregatik, BBK Family Gymak ahalegin handirik egin gabe eta familia guztiok ditugun eguneroko beharrizanetara egokitzen diren eduki askorekin sasoian egoteko aukera ematen digu.