Gurasoentzako lehen gimnasioa ireki du BBK Familyk

On line eta doako lehen gimnasioa, “BBK Family Gym” izenekoa,  ireki du BBK Familyk, gurasoek hazkuntzarako gaitasunak hobetu ditzaten. Seme-alabekin komunikazioa hobetzen laguntzeko eta emozioen kudeaketarako trebetasunak eskuratzeko dago diseinatuta. Seme-alaben adin guztietara, haurdunaldiarekin hasi eta hazkuntza-prozesu osora, egokitutako entrenamendu edo trebakuntzak izango dituzte izena ematen dutenek.

 Zelan funtzionatzen du BBK Family Gymak

Izen-ematea BBK Familyren webgunetik egiten da, “On line prestakuntza” atalean.  Intentsitate txiki, ertain edo handiko trebakuntza edo entrenamendua aukeratu ahal izango dute erabiltzaileek, beren prestakuntza-beharrizanetara eta dedikazio-denborara egokitua, eta edozein unetan aldatu ahal izango dute trebakuntzaren intentsitatea.

Zerbait erraza, elkarreragin gutxikoa, nahi dutenek edo denbora gutxi dutenek INTENTSITATE TXIKIKO ENTRENAMENDUA aukeratu ahal izango dute. Denbora gehiago dutenek eta apur bat gehiago sakondu nahi dutenek INTENTSITATE ERTAINEKO ENTRENAMENDUA izango dute aukeran, ikaskuntzan gidatuko dituen entrenatzaile pertsonal batekin. Eta INTENTSITATE HANDIKO TREBAKUNTZA nahi dutenei, hiruhileko bakoitzean BBK Family Gymak dituen ikastaroen artean aukeratzea eskainiko zaie, entrenatzaile pertsonal batekin eta zenbait gairi buruz eztabaidatzeko talde-foroarekin. Era berean, atxikitako material guztiak, bibliografiak eta abar eskuratu ahal izango dituzte eta, gainera, GYM diploma eta familiarentzako sari pertsonalizatua lortu ahal izango dituzte.

Zergatik jarri dugu martxan gurasoentzako gym bat?

Aita edo ama izateak eguneratuta egotea eskatzen digu, prestakuntza eta informazioa izatea, eta gure seme-alabekiko harremana eta beraientzako laguntza hobetuko duten tresna berriak eskuratzea. Horregatik, BBK Family Gymak ahalegin handirik egin gabe eta familia guztiok ditugun eguneroko beharrizanetara egokitzen diren eduki askorekin sasoian egoteko aukera ematen digu.

 

 

 

 

BBK Family Learning

×