Uda aisialdiaz gozatzeko aukera ematen digun garaia da, eta familian, lagunekin jolastu, itsasoan, igerilekuan bainatu gaitezke. Horregatik, BBK Familyk “Hitzetik harago” jokoa eta denbora-pasak biltzen dituen koaderno bat eskaini nahi dizkizuegu, familian gozatu eta aldi baterako pantailetatik aldendu zaitezten.
Zerk egiten ditu benetan zoriontsu nire seme-alabak? Zerk sufriarazten die? Zer dakite gure seme-alabek gutaz, beren gurasoez? Eta nire familiak egunero aurrean izaten dituen beldurrez? Labur esanda, zenbat dakigu elkarren berri? Denbora luzez ematen dugu familian, baina gehienetan egunerokoak ez digu aukerarik ematen soseguzko berbaldi edo solasaldi lasai bat izateko; edota agian ez dakigu nola hasi elkarrizketa bat seme-alabekin beraien ikasketez edo urgentziaz konpondu beharreko arazoez harago. Bestalde, gu ere erabat ezezagunak gara beraientzat. Zerekin amets egiten genuen gazteagoak ginenean? Nortzuk ziren gure lagun edo adiskiderik onenak? Zer bihurrikeria egiten genituen umetan? …
Hitzetik harago joko bat izan gura du familiari elkar ezagutzen laguntzeko, elkar entzuten ikasteko, gure historiaz eta kide bakoitzaren banakotasunaz jakingura sustatzeko, gure emozioak beldur barik adierazten ikasteko eta familia-ekintza konstruktiboetarako ekimena hartzeko.
Jolastu ostean, ezer ez da berriro berdin izango zuen artean, kidetasun gehiagoko familia izango zarete, komunikatiboagoa eta, batez ere, batuagoa.
“Hitzetik harago” doako jokoa eta denbora-pasen koadernoa lortu nahi badituzu, BBK Familytik pasa zaitezke Erronda kalean, z/g (5. zenbakiaren aurrean), BBK eraikineko hirugarren solairuan, L letran, goizeko 9: 00etatik 14:00etara, eta emango dizugu. Arratsaldez, 19:00ak arte, lehen pisuan (BBK Sasoiko)
Jakiteko nola jolastu, hona hemen bideoa jarraibidekin:
Eta nahi baduzu, “Beste familia batzuk ezagutzea” liburu-jolasarekin ere jolastu dezakezu.
Baina eskeletoa mugitzea nahiago baduzue, hona hemen uda honetarako erronka batzuk:
BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu? Harpidetu gure newsletterrera!
Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu.