Honako artikulu hau irakurtzeko orduan aurkitu duzun hutsunea hutsunearen % 1 da, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek lehen aldiz tratu txarrak jasotzen dituztenean edo salaketa jartzea erabakitzen dutenean sentitzen duten bakardade- edo desorientazio-sentsazioa.
I.R.S.E.- E.B.I. Euskadiko Birgizarteratze Institutua irabazi asmorik gabeko erakundea da, interes sozialekoa adierazia, eta testuinguru sozio-sanitarioetan, psikologikoetan eta juridikoetan erantzukizun publikoko zerbitzuak garatzen, kudeatzen eta inplementatzen ditugu eta baita zaurgarritasun, babes faltaren edo gizartean bazterketa egoeran dauden pertsonei eta haien senideei laguntza, tratamendua eta barneratze zerbitzuak ematen dizkiegu
IRSE-EBIk kudeatzen dituen funtsezko zerbitzuen artean dugu ZKEZ delakoa (Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua). Zerbitzu hori, Eusko Jaurlaritzaren Justizia Zuzendaritzaren menpekoa, askatasuna kentzen ez dute, ingurune irekiko zigor neurriak betetzen direla zaintzeaz arduratzen da, esaterako TBCak (Gizartearentzako lanak), aginte judizialarekin bete behar diren programen jarraipena eta inplementazioa, TASEVAL direnak (Bide segurtasuneko tailerrak) eta Gakoa programa, esaterako.
Oraingoan Gakoa programaz ari gara, EAEn genero indarkeriarekin lotutako delituengatik kondenatutako gizonezkoen gizarteratze eta esku-hartze programa.
Programa hau 2005ean sortu zen IRSE-EBIan eta honen ekimenez, aginte judizialei erantzuna emateko, izan ere, Genero indarkeriaren kode penalean eta lege integralean bilduta baitago, eta genero indarkerian prozesu pertsonal bat egitea dakar. Bikoteak erasotzen edo eraso dituzten gizonekin lan egiteko beharrak eraginda sortu zen Gakoa, helburu bihurtzen diren arrazoietan oinarrituta:
Lehenengoa eta funtsezkoena, emakumeen eta haien seme-alaben osotasun fisikoa eta psikikoa babestea. Gure ustez, eta egiaztatua dugu, planteatutako helburuekin lan egiten dugun gizonezkoek emakumeei erasotzeko probabilitate txikiagoak dituzte lan terapeutikorik egin ez dutenek baino. Beraz, emakumeen eta haien seme-alaben prebentzio eta babes lana egiten dugu. Bestetik, gizonezkoa bada emakumeen aurkako indarkeriaren gako piezetako bat, ezinbestekoa da harekin lan egitea erabiltzen duten indarkeria legitimizatzen duten ideien, jarreren eta emozioen oinarri hori desegiteko.
IRSEri kondenatutako gizonezkoekin esku-hartzeko berariazko eredua ko-eraikitzera eraman zuten beste arrazoietako bat, entitatearen estatutuak sortzeko xedeetan barne, eta bere filosofian barne, arazo judizialak dituzten pertsonen bizitza kalitatea hobetzea izan zen.
Gakoatik, Genero Indarkeria sistema patriarkalaren adierazpen bat dela uste dugu. Sistema horrek gizarte osoa menderatzen du, gizarte guztietan, sinesmen politiko eta erlijio desberdinak badute ere. Sistema horrek gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ahalbidetzen eta errazten ditu, sexu batekoak edo bestekoak jaio izanagatik. Desberdintasun horiek botere-asimetria garrantzitsu bat sortzen duten heinean, non gizona irabazten ateratzen den, emakumearentzat diskriminatzaileak diren hainbat jokabide eta lege normalizatu egiten dira. Kultura eta gizartearen testuingurua hori izanik, eta haurtzarotik eratzen doazen nortasunaren zenbait ezaugarri gehituta, emakumeen aurkako indarkeria erabiltzeko ingurune aproposa da.
Aipatu dugun bezala, Gakoa programan sartzen diren gizonak bi urtetik beherako zigorra dute genero indarkeria deitu batengatik. Delitu honetan edo beste batean, bi urte edo gutxiagoko zigorrarekin, kontuan hartzeko aurrekaririk ez dagoenean, zigorra egikaritzeko orduan beste neurri batzuk aplikatu daitezke edo ingurune irekian, K.P.-ren 80.1.3. art. biltzen duen bezala.
Neurri horietako bat zigorra bertan behera uztea da eta, delituaren arabera, bertan uzte horrek hainbat baldintza eragingo ditu. GI delituen kasuan, hiru dira baldintza horiek: urruntzeko aginduari jarraitzea eta zigorra bertan behera uzte horrek irauten duen denbora jakinaraztea (bi urtez izaten da oro har), delitu gehiago ez egitea eta gizarteratze programa betetzea. Baldintzak beteko ez balitu, zigorra egikaritzeaz arduratzen den epaitegiak haiek baliogabetu ditzake eta espetxeratzea agindu dezake.
Hauek dira Gakoa programan kontuan izan behar diren ikuspegiak:
- -terapeutikoa, arlo kognitiboan, jarreran eta arlo emozionalean aldaketak bilatzen ditugun heinean, eta aldaketa horiek pertsonen arteko harremanak hobetzeko orduan iraunkorrak eta efikazak diren heinean;
- -heziketa, hezkuntza formalean biltzen ez diren kontzeptuak ikasteko beharraren ondorioz (emozioak identifikatzea, komunikazio estiloak…) eta hazkuntza pertsonalerako oinarrizkoak direnak;
- -humanista, banakoarekin lotua, fokua pertsona bakoitzean jartzearen garrantzian, bakoitzaren balioetan, haien esperientzian, garapenean, eboluzioan:
- -eta judiziala, Gakoa programari lotua, prozesu judiziala ulertzeko gutxieneko jakintza batzuk izatea eskatzen diguna.
Ikuspuntu horiek programari egitura ematen eta hura mugatzen laguntzen dute eta, nahiz eta denak garrantzitsuak diren, programaren norabidea ezartzen duena genero ikuspuntua da, zeinak edukiak eta lan egiteko modua zeharkatzen dituen.
Genero ikuspegia aplikatzeak hainbat gogoeta dakartza: Lehena Gakoan lan egiten dugun pertsona profesional guztiak lan ildo honetan eta indarkeriaren kontzeptualizazioan trebatu garela. Hurrengoa, genero ikuspegia aplikatzea zertan datzan ulertzea da. Gizonezkoen eta emakumeen artean kultura ikuspegitik eta ez biologikotik bakarrik dauden aldeak ulertzea eta aztertzea baino ez da, hau da, kultura eraikuntzek esleitzen dutela pertsona bakoitza hari esleitu zaion generoan oinarrituta. Eraikuntza hauek ez dituzte horiek soilik definitzen, haien lanak, aisialdia, familiaz eta etxeaz arduratzea, emozioak identifikatzeko eta adierazteko modua, gatazkak konpontzeko modua, eta abar ere baizik, eta horrek guztiak bikoteen harremanak baldintzatzen ditu, eta banaka, zailtasun psikologikoak eragin ditzake.
Programa barneratzeko orduan, hiru fase bereiz ditzakegu.
- 1.Hasierako fasea edo harrera, non harreman terapeutikoa zehazten den eta erabiltzailearekin lotura sortzen den. Horregatik da, hain zuzen ere, garrantzitsuena. Entzute aktiboko aldia, konfiantzazkoa, zeinetan gune terapeutikoa gune seguru gisa eskaintzen dugun, inor epaitu gabe. Halaber, erantzukizuna lantzen hasten da, eta lan eskaera eta lortu nahi diren helburuak eratzen dira elkarrekin.
- 2.Jarraian, banako esku-hartze fasea eta/edo taldeko esku-hartzea egiten da planteatutako helburuak eta gai bloke bat lantzeko (defentsa mekanismoa,, distortsio kognitiboak, autoestimua, komunikazioa, haserrearen kontrola, generoarekin lotutako kontzeptuak: androzentrismoa, mikro-matxismoak, patriarkatua…). Gai unitateen edukia, gure gainerako esku-hartzeen bezala, genero ikuspegiak zehazten du.
- 3.Azkenik, alta eta jarraipeneko azken fasea. Hemen bukatuko dugu programa, helburuak lortu diren ala ez ebaluatu ondoren eta, kualitatiboki maila kognitiboan, konduktualean eta emozionalean aldaketak eman direla egiaztatu ondoren, eta baita “berriz erortzea prebenitzeko” saioak egin ondoren ere, erabiltzaileak emakumeen aurkako indarkeria berriz ez erabiltzeko beharrezko tresnak izan ditzan.
Aurretik azaldutako guztia ez da prozesu erraza ezta azkarra ere, eta beti ez ditu emaitza onak ematen. Kontuan izan behar dugu programan parte hartzen dutenak ez datozela beraiek eskatuta, eta hori hainbat kasutan handicap bat da. Halere, oso pozik gaude lortutako emaitzekin, zeinak dioten Gakoa programan parte hartu duten pertsonen berriz erortzearen ehunekoa % 8 baita programari jarraitu ez diotenen ehunekoa % 20ren aldean.
Bukatzeko, gizonezkoengan esku-hartzea gizarte osoarentzat onuragarria dela ulertzen dugu, eta unea iritsi da, gure ustez, gizonezkoek patriarkatuak ematen dizkigun pribilegioak baztertzen hasteko, matxismoaren aurkako borrokan parte hartzen hasteko eta feminismoak gizonei laguntzen digula ulertzen hasi eta gizarte ekitatiboagoa eta bidezkoago baten alde lan egiten hasteko.
Laburbilduz, jantzi ditzagun betaurreko moreak, haiek jantzita beste modu batera ikusten baitugu mundua.