Ez al zaude gustura familian duzun tokiarekin?

Zure familian leku hobea izatea gustatuko litzaizuke? Zure familia-sistema ezagutzen jakingo al zenuke? Zure familian aldaketarik egin al duzu zure gurasoekin bizi izan zenuenarekin alderatuta?

Gure jatorrizko familia-sistema zelakoa den, non kokatuta gauden eta gure zeregina zein den jakiteak iraganean bizi izan genituen rolen aurrean nola errepikatzen edo erreakzionatzen ari garen ulertzen laguntzen digu. Sortu ginen sisteman zer leku dugun eta sortzen ari garen sistemarekin nola elkarri eragiten diogun jakiteak hobeto kokatzen eta aldaketak kontzienteki egiten laguntzen digu.

Helburu horrekin, Raúl Castillo psikologoak proposatzen digu garen familia irudikatzea zurezko irudien jolas txiki batekin, baina beste edozein objekturekin ere egin daiteke: katilu, harri, aulki, panpina… batzuekin, betiere objektuak leku fisiko bat har badezake eta aurpegia eta bizkarra, begiratzen duen leku bat eta bizkarra ematen dion bat, baldin baditu. Gorputza irudikatzeko modu bat da. Garen gorputza, eta gure senitartekoak direna.

“Niri zurezko figurak gustatzen zaizkit, estetikoki ederrak izateaz gain, adierazpen edo espresio zehatzik ez dutelako, eta bai, ordea, ezaugarri jakin batzuk pertsonak kontzienteki eta oharkabean haiengan proiektatzen duena proiekta dezaketenak”, azaldu du Castillok.

Proposamena erraza da. Irudika ezazu zure familia edo zuretzat hitz horrek esan nahi duena. Familia nuklearra izan daiteke, biak, hirurak, laurak, egungo familia izan daiteke, jatorrizko familia, familia zabalena sar daiteke edo kide gutxi batzuengana murriztu.

Castillok kide edo pertsona-talde bakoitzeko figura bat aukeratzeko eskatzen dio pertsonari. Muga irudi-kopurua da. Eta falta badira, batzuetan taldekatu daitezke. Osaba-izeben familia, Alacantekoak, amaren ahizpak…

Lehenengo hurbilketa pertsonari galdetzea izan daiteke aukeratu duen figurak zer irudikatzen duen beretzat edo aukeratu dituen pertsonetako batzuentzat. Deskribatzen saiatuz, kalifikatzen baino gehiago. Zorrotza da, ahurra, irekia da, itxia, gogorra, biguna, inguratzen duen soka batekin, iluna. Horrelakoa naiz edo sentitzen naiz. Zorrotza, korapilatua, gogorra, agerikoa, babestua… Horrela ikusten dut. Irudian jartzen ditugun proiekzioak aprobetxatzea eta jasotzea. Integratzea.

Eta behin figurak aukeratuta, erlazioan jartzeko eskatzen dio pertsonari. Antzoki bateko agertokia balitz bezala, elementuen arteko harremanak eta loturak irudikatuz. Norantz edo norengana begiratzen duen elementu bakoitzak, zein distantziatara dauden, nor dagoen norengandik hurbil edo urrun. Pentsatuz egin daiteke, edo bere burua eramaten utziz egin dezake, argi edukita, edo saiakeraz saiakera, ziurtasunez, edo konbentzimendurik gabe… Hori bai, mantso egiten saiatuz eta, gorputz bakoitzaren neurrian, irudien mugimendua sentituz.

Hortik aurrera, berriro begiratu behar da, eta, berriro ere, ahalik eta erarik objektiboenean, deskribatzen saiatu. Irudi hau hurbil dago, beste hori urrun. Denak leku batean daude, ni bestean nago. Bi irudi daude niri begira. Nik ez diot inori begiratzen… Irudi guztiak daude leku batera begira, bat izan ezik. Denak oso gertu daude eta erdialdera begira. Denak sakabanatuta daude, eta begiraden konexiorik gabe. Eszenak anitzak eta askotarikoak dira, familiak bezala.

Eta, behin agertokia marraztuta, batzuetan gertatzen da pertsonak kontzientzia hartzen duela, modu bisualean, betetzen duen lekuaz. Zertaz konturatzen zara? Zerk ematen dizu atentzioa eszena horretan? Nola sentitzen da pieza hori leku horretan? Zelan sentitzen ote du pieza harekiko distantzia hori, beste haren begirada, beste harekiko konexioa edo konexiorik eza, erdigunearekiko zentraltasuna edo urruntasuna…?

Kontua ez da egia handiak aurkitzea. Modu fisikoan irudikatzea eta kontzientzia hartzea bakarrik. Piezen alde ona da leku bakarra bete dezaketela eta alde batera bakarrik begira dezaketela.

Eta azkenik, alderik interesgarriena geratzen da. Galdera txiki baten erantzuna. Izango al litzateke leku hoberik zure piezarentzat antzezpen honetan (beste inor mugitu ahal izan barik, noski… bizitzan bertan bezala)?”.

Raúl Castillo

“Zure seme-alabekin patroiak errepikatzen dituzu? Familiari begirada sistemikoa” online eta doako webinarrera gonbidatzen dizugu. Hartu plaza doan hemen.

BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu?   Harpidetu gure newsletterrera!

Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu. 

Código QR

 

 

BBK Family Learning

×