Gurasoei edo haur eta nerabeekin harremana duten pertsona helduei zuzendua, gure seme-alaben osasun mentalean dugun prebentziozko eginkizunari buruz hausnartzeko.
Jardunaldian “Tratu txar legalak XXI. mendean. Historia fallida de la crianza “, Agintzari SCISek ekoiztua eta Bittor Arnaizek eta Josu Goikoetxeak, Bilboko Udalarentzat haurrak babesteko zerbitzuan lan egiten duten psikologoek, zuzendua eta idatzia.
Proiekzioaren ondoren mahai-inguru bat egingo da hezkuntza eta hazkuntzako profesionalekin, zehazki Itziar Fernández, Bittor Arnaiz eta Josu Goikoetxea psikologoekin. Horiekin, hausnarketarako gune bat sortu nahiko genuke, zer egin dezakegun eta gure eguneroko testuinguruetan zer sortzea dagokigun identifikatzeko, haurren eta nerabeen hazkundea indartzeko. Osasun mentalaren kezka eta okupazioa hain presente dauden une honetan, arnasa pixka bat eman nahiko genuke, ekintza zehatzak ikusi, eta erantzukizunak hartu beti prebentziotik.
BBK Familyk antolatuta, Portugaleteko Udalarekin lankidetzan
Edukiera bete arte.
Data: abenduak 4
Ordua: 17:30-19: 00
Non: Santa Klara Kultur Etxea, Casilda Iturrizar kalea, 10, 48920 Portugalete, Bizkaia