Egun bat familian ingurumena zaintzeko

Date: 22 September, 2024
Time: 09:30 - 14:30
Agenda EUS

Datorren irailaren 22an Bizkaia Gara Eguna 2024 ospatuko da. BizkaiaGara Egunean izena emateko epea zabalik dago. Herritarren parte-hartzea ardatz duen ekitaldi hau datorren igandean, irailaren 22an, egingo da Butroeko itsasadarrean eta Plentziako eta Gorlizko badian, eta funtsezko aukera izango da Bizkaiko ingurune naturala modu kolektiboan hobetzen laguntzeko.

Ekimena adin eta publiko guztientzat diseinatuta dago, eta familiak, koadrilak eta taldeak aktibatzen saiatuko da, itsasoa eta gure inguruak zaintzeko konpromisoari balioa emateko.

Ekimenarekin bat egiteko, interesdunek www.bizkaiagaraeguna.bizkaiagara.eus web orri ofizialean izena eman dezakete, eta bertan, izena emateko formularioa betetzeaz gain, programazio osoa kontsultatu eta egunean zehar egingo diren jarduerei buruzko xehetasunak eskuratu ahal izango dituzte.

BBK Family Learning

×