BBK Haur Eskolek matrikula egiteko epea ireki dute

Start date: 22 February, 2021
End date: 30 April, 2021
Time: 00:00 - 00:00
Location: Haur Eskolak BBK
Agenda EUS

Haur-eskoletan 2021/2022 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da. 0 eta 2 urte arteko umeak dituzten familiek eman ahal izango dute izena,  “BBK ETA ZU” atalean.

Gaur egun BBK-k bi haur-eskola ditu: bat Bilbon, Laurencin markesaren kalean eta azkena Getxon, Ezequiel Agirre kalean, 21 (Romo). Bi eskola horiek beharrezko ekipamendu guztia dute arreta elebiduna eta kalitatezkoa eskaintzeko eskolan lehen urratsak egiten hasten diren umetxoei; urte osoan zabalik egoten dira irailetik uztailera 7:30etik 18:00etara.

Gainera, hezitzaileen dedikazioarekin eta garapen indibidual eta kolektiboa errazten duen giroa sortzeko moduko leku egokiekin, ikastetxeek garapen intelektual, fisiko eta soziala bultzatzen duten estimuluak ematen dizkiete neska-mutikoei.

BBK Haur Eskolak 1929an sortu ziren, eta 0 eta 2 urte bitarteko haurrak dituzten Bizkaiko familiei ematen diete zerbitzua. Eskola hauek eskaintza instituzionalaren osagarri dira hezkuntza-arloan, eta lana eta familia bateragarri egiten laguntzea dute helburu.

BBK haur-eskoletatik zuen seme-alaben lehen urte hauetako parte izan gura dugu, beraien garapen emozional, fisiko eta sozialean laguntzeko eta beharrizan guztiak asebetetzeko segurtasun-, konfiantza- eta ongizate-giroan.

2020ean eta 2021ean jaiotako neskamutikoentzat.

Eskaerei edo ikastetxeen funtzionamenduari buruz beste argibiderik behar izanez gero, telefonoz edo posta elektronikoz aukeratutako haur-eskolarekin harremanetan jarri.

Emaila: santutxu.haurreskola@bbk.eus
T: 94 411 09 82

Emaila: erromo.haurreskola@bbk.eus
T: 94 655 78 23

Haur-eskoletan 2021/2022 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da. 0 eta 2 urte arteko umeak dituzten familiek martxoaren 3ra arte eman ahal izango dute izena,  “BBK ETA ZU” atalean

Menu

BBK Family Learning

×