“azkenean, helduekin elkarrizketak izaten ditut, eta egun osoan bakarrik egoten naizelako”. Beste amatxu batzuk eta beste aita batzuk egoera berean daudela jakin behar dute ulertzeko ez daudela bakarrik. Ama edo aita berria izatea ez da gauza makala, lorik ez egitea, umetxoari zer gertatzen zaion ez jakitea, edo bularra ematerakoan arazoak izatea estresagarriak dira hasieran.
Izan ere, 2019ko azaroan BBK Family hasi zenetik, Barakaldon dagoen DOMO izeneko iglu batean, euri jasa eta haize bortitz baten pean, familiekin une gogorrak bizi izan ditugu, pandemia kasu; poztasunezko uneak, La Casillako pabiloian “Horz zaude?” festakoak bezalakoak, ikaskuntzakoak, tailer, hitzaldi edo jardunaldi bakoitzean…
Hurbiltasuna eta haien kezkak kontatzea da BBK Familyren aktibo handienetako bat, baita tabu bat direlako edo fokua haiengan jartzen ez dugulako landu ohi ez diren gaiei ahotsa eman ahal izatea ere: dolu perinatala, minbizia, alarguntasuna, nerabezaroko bakardadea, antzutasuna, pornoa, genero-indarkeria… eta bihotza ireki diguten eta beren esperientziak kontatu dizkiguten emakumeen eta gizonen eskuzabaltasunagatik izan ez balitz kontatuko ez genituzkeen beste gai asko. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei.
Eta ez gara zutaz ahazten, agian ezagutu berri gaituzu edo denbora daramazu BBK Familyren ibilbideari jarraitzen, baina zure alde lan egiten dugu. Horregatik, gustatuko litzaiguke zure kezkak jakinaraztea, BBK Familyren lana baloratzea eta egoki iruditzen zaizkizun iradokizunak egitea. Inkesta betetzeko minutu 1 eta 30 segundo beharko dituzu. ESKERRIK ASKO.
Urte askoan zuekin egotea espero dugu.
BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu? Harpidetu gure newsletterrera!
Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu.