Familia izaten da, oro har, beste krisi-mota batzuk konpontzen eta jasaten laguntzen duena, eta familia bera krisian dagoenean, larritasuna oso handia izaten da. Se ve, además, acompañada de un sentimiento de desorientación, de miedo, en definitiva, de pérdida.Gainera, desorientazio, beldur, azken finean, galeraren sentimenduarekin batera ematen da.
Zer behar dute familiek banantze edo dibortzio bat dagoenean?
Banantzea/dibortzioa gertatzen denean, gurasoek beren harremanak seme-alaben arabera birbideratu behar dituzte, bi helbururekin: batetik, gatazka horren ondorioak oso txikiak izatea adingabeentzat, eta, bestetik, seme-alabekiko harremana, beraien zaintza eta hezkuntza egoera berrira egokitzea.
Eta bereziki beharrezkoa da familiako kide guztien beharrizanak eta interesak kontuan hartzea, batez ere adingabeenak. Esto previene dificultades. Horrek zailtasunak ekiditen ditu. Era berean, dibortzio-prozesuetan sartuta ez dauden familien kasuetan ere, gurasoen laguntza-eskaera antzeman da, familia barruko harreman-gatazkak bideratzeko moduaz orientazioa eman diezaieten.
Funtsezkoa da bi gurasoek guraso izaten jarraitzea, kasu batzuetan haustura egon arren, eta beste batzuetan gurasoen eta seme-alaben arteko harremana eta bizikidetza egokiak izan arren. Horrek eskatzen du, laguntza psikologikoa ez ezik, jarrerak aldatu eta trebetasunak eta iaiotasunak ikastea batez ere, beren artean eta seme-alabekin erlazionatu ahal izateko bi gurasoen erantzunkidetasun-irizpideen arabera, errespetuan, elkarrizketan eta berdintasunean oinarrituta.
Zer da koparentalitatea edo gurasotasun positiboaren programa?
Koparentalitate-programa gatazka-egoerei aurrea hartzeko programa bat da, familia-krisia ikuspegi integral batetik tratatzeko lan egiten baitu.
Guraso gisa jarduteko orientazioa behar duten gurasoentzako arretan oinarritzen da, elkarrizketatzeko modua bilatuz akordio batzuk lortu eta bi aldeetatik errespetuzko jarrera izate aldera, dibortzioaren ostean seme-alaben hezkidetzan eta hazkuntzan parte hartu ahal izateko, betiere ahaztu barik, bikotea apurtzen bada ere, ama eta aita gisa duten rolak bizi artean hor irauten duela.
Gurasoekin egindako saioen bidez, seme-alaben ongizate emozionala dela eta, banantze- edo dibortzio-egoeretan gauzatu beharreko zenbait jarraibide lantzen dira. Horrela, espazio horrek aukera ematen die gurasoei adingabeen hezkuntzan dituzten zailtasunak definitzeko eta horiei aurre egiteko; horretarako, haien alderdi positiboak, trebetasunak eta gaitasunak berraurkitzeko aukera azpimarratzen da, gabeziak definituz eta jarduketa-programa bat diseinatuz.
Zer helburu lortu gura dira programa honekin?
Helburu espezifikoak, laburbilduta, bost izan daitezke:
- Ume eta nerabeei egoera berrira ondo egokitzen laguntzea.
- Guraso biek koparentalitatean inplika daitezen bultzatzea, eta seme-alabekiko sor dakizkiekeen zailtasunen aurrean laguntzea.
- Gurasoen arteko komunikazioa bultzatzea eta guraso-erantzukizuna gauzatzea, bakoitzaren espazioa errespetatuz eta harremana ondorengoen beharrizanetan ardaztuz.
- Familiak zailtasunei behar bezala aurre egiteko duen gaitasuna indartzea, batez ere hezkuntza eta seme-alabekiko harremanak barne hartzen dituzten faseetan.
- Elkarrizketa, genero-berdintasunaren irizpidea eta adingabearen interes gorena sustatzea.
Proiektua esku-hartze eta arreta integral eta bateratu batean datza, banandutako gurasoak familia-egoera berrira egokitzera bideratua, aldaketa horrek ez dezan moldatu ezina eragin, haurrentzako normalizazio-prozesuak erraztuz. Esku-hartzea autolaguntza-taldeen bidez egiten da, hainbat jardueraz osatuta eta aberastuta (gizarte-trebetasunak, talde-dinamikak eta abar garatzea). Gurasoekin lantzen ditugunak: familia-harremanak egoera berrian, arau, ohitura eta familia-dinamika berrantolatzea, aisialdiko ohiturak eta autoestimua hobetzea.
Ebaluatzen dira programaren emaitzak?
Horretarako, programen helburu espezifikoak kontuan hartzen ditugu, eta horietako bakoitzetik eratorritako helburu kuantifikagarriak lortu diren egiaztatzen dugu.
Zelakoa da laguntza ABIPASEtik?
ABIPASEn familiei laguntzen diegu beraientzat hain gogorra den bide honetan. Hasieratik eta ibilbidean zehar. Lantaldean arlo askotako jendea dago, besteak beste, gizarte-langilea, haurren eta helduen arretan espezializatutako psikologoak, lege-aholkularitzarako abokatu-laguntza, bitartekariak, … Azken batean, familia-krisiari aurre egiteko behar diren baliabide guztiak jartzen ditugu familiaren eskura prestakuntza espezializatuarekin, eta jabetzen gara garrantzitsuena pertsonak, eta batez ere seme-alabak, direla.,
Gurasoen erantzunkidetasuna sustatzen dugu, koparentalitatean orientatzen dugu, familia zabalei laguntzen diegu, eta hori guztia, beharrezkoa bezain ezohikoa den koordinazioarekin. Dibortzioak ez ezik, kasuistika ere askotarikoa da, eta guztiari erantzuten diogu. Gure kideen gogobetetze-maila oso altua da, gurean aurkitzen dutelako une horietan beraientzat hain beharrezkoa den laguntza eta gida. Gainera, gizartean eta erakundeetan presentzia handia duen Federazio bateko (Kidetza) kide gara, EAEko hiru lurraldeetan ezaguna dena eta sektorean urte askotako esperientzia duena. Horregatik, egunero, ilusioz eta gogoz behar egiten dugu, familia-krisiak gutxiago izan daitezen “krisi” eta gehiago “familia”.
ABIPASE: Bizkaiko Guraso Bananduen Elkartea
Zer da: Gobernuz kanpoko erakunde bat, irabazi-asmo bakoa, krisialdian dauden familiei arreta integrala ematen diena.
Helburua: Familiak laguntzea, orientatzea eta trebatzea prozesuan zehar, ondorio negatiboak eta desatseginak murriztuz, baita egoera horrek sor lezakeen karga emozionala ere, betiere “adingabeen ongizatea eta interesa” lehenetsiz.
Non dago: Ganbara gunea. Erronda kalea z/g, 3. solairua, 48005 Bilbo, Bizkaia.
Harremanetarako: 946569204/661415855
Posta elek.:abipase@abipase.org/ abipase1@gmail.com
Argibide gehiago: Abipase
Lehen mailako laguntzarako ABIPASEk eskaintzen duen zerbitzua urterokoa da; urtarriletik abendura arte eten barik ematen da, abuztuan izan ezik, orduan zentroa itxita egoten baita. Taldeak ekainean hasi eta abenduan amaituko dira, hamabostean behin, malgutasunez, zaintza- eta jagoletza-denborak kontuan izanda.
Egin ahal izateko diru-laguntza edo hitzarmena lortzen bada gauzatuko dira taldeak; beraz, gurago genuke ez jartzea, kudeatu ahal izango dugun zerbait ez eskaintzeko, nahiz eta horretarako ahalegin guztia egingo dugun.
Gai honekin harremana duen BBK Family artikuluak