Mendekotasunaren prebentzioa lantzeko tailerrak eskainiko dira familientzat Amorebietan

Mendekotasunaren prebentzioa lantzeko tailerrak eskainiko dira familientzat Amorebietan


28 marzo, 2022 11 abril, 2022

Familiaren eremuan mendekotasunen prebentzioa sustatzeko helburuarekin, bertako Udaleko Gizarte Ekintza Sailak Familia Eskolak antolatu ditu beste behin. Hiru adin-tartetara egokitutako prestakuntza saioak izango dira: 0-3, 10-13 eta 14-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat izango direnak. Horien helburua, «seme-alabek bizi duten errealitatea azaltzea, eta prebentziorako eta gurasotasun positiborako baliabideak ematea» izango litzateke.

Euskarazko saioa hilaren 28an izango da, eta gaztelaniaz izango dena aldiz, 22an. Biak ordutegi berean izango dira: arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara.

Kasu horretan, euskarazko saioa hilaren 14ean izango da, eta gaztelaniaz aldiz, egun bat geroago, 15ean, alegia. Ordutegia berbera izango da oraingoan ere: 18.00etatik 20.00etara.

Ikastaro guztietan izena emateko epea martxoaren 9ra arte egongo da zabalik. Aurrez aurreko prestakuntza saio guztiak Nafarroa Zentroko bigarren solairuan izango dira.

Izena ematerako orduan, Sailak hainbat bide eskaini ditu: Andrea Garofano Zabala, Amorebieta-Etxanoko Adikzioak Prebenitzeko Teknikariaren bitartez; Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ); 010 edo 946 30 00 02 telefonoetara deituz; edo drogamendekotasuna@amorbieta.eus helbidera mezu elektroniko bat idatziz.

Ver calendario completo

Menú

BBK Family Learning

×