GURASOENTZAKO GYMa

BBK FAMILYren gurasoentzako GYMaren helburua aitatasun- edo amatasun-gaitasunak trebatzeada. Izan ere, zenbat eta gehiago praktikatu, orduan eta gehiago gozatuko duzu amatasunaz edo aitatasunaz

GYMa diseinatuta dago zure seme-alabekiko komunikazioa hobetzen laguntzeko, kudeaketa emozionalerako trebetasunak lortzeko, eta abar. Adin guztietara, hasi umetxoengandik eta zaharragoenganaino, egokitutako trebakuntzak izango dituzu.

ENTRENAMENDUA

Intentsitate txiki, ertain edo handiko trebakuntza aukeratu ahal izango duzu, zure prestakuntza-beharrizanetara eta dedikazio- eta elkarreragin-denborara denborara egokitua, eta edozein unetan aldatu ahal izango duzu trebakuntzaren intentsitatea. Beraz, zerbait erraza, interaktibitate gutxikoa nahi baduzu, eta asti gutxi baduzu, aukera ezazu INTENTSITATE TXIKIKO TREBAKUNTZA. Zerbait biziagoa nahiago baduzu, zure ikaskuntzan gidatuko zaituen entrenatzaile pertsonal batekin, aukeratu INTENTSITATE ERTAINEKO TREBAKUNTZA. Eta INTENTSITATE HANDIKO TREBAKUNTZA nahi dutenentzat, hiruhileko bakoitzean ditugun ikastaroen artean aukeratzea eskaintzen dugu, entrenatzaile pertsonal batekin eta zenbait gairi buruz eztabaidatzeko talde-foro batekin. Horrela, atxikitako material guztiak, bibliografiak eta abar eskuratu ahal izango dituzu, eta, gainera, gure GYMeko diploma eta zure familiarentzako sari pertsonalizatua lortu ahal izango dituzu.

Eraginkortasunez eta afektiboki arautzen du

- Arauak segurtasun afektiboa emateko modu gisa ulertzea

- Diziplina positiboa lortzeko jarraibideak ematea

Haurdunaldia eta erditzeko prestaketa

- goragalea haurdunaldian

- masaje perineala

Zure seme eta alabekin komunikazioa hobetu

- Gelditzen ikasi, hausnartzen

- Ezagutu gure elkarrizketen eragina

Nerabezaroa: gozatzeko tresnak

- Ikuspegi lasaia izaten ikasiko duzu

- Behatzeko, ulertzeko eta laguntzeko gaitasun handiagoa izango duzu

AURRERA!

BBK FAMILYn izugarri gustatzen zaigu zu gure GYMeko kide izatea, seme-alaben hezkuntzarekin konprometituta dauden aita eta amentzako baita. Entrenamendua hasteko, zuk erregistratu egin behar duzu. Oso erraza da, bete formularioa zure izen, helbide elektroniko eta nahi duzun entrenamendu-intentsitatea adieraziz.

Gozatu entrenamenduaz tresna erraz eta eskuragarri bateekin.

Edozein zalantza argitu edo kontsulta egiteko, idatzi hona: bbkfamily@bbk.eus eta pozik erantzungo dizugu.

Agur bero bat eta ongi etorri berriro!!!

Sartu erregistrora

Adierazi nahi den entrenamenduaren intentsitatea eta ondoren izena emateko orrialdera sartu ahal izango zara

3 IKASTARO
- 30 MIN. GUTXI GORABEHERA IKASTARO BAKOITZA - ZURE ERRITMO ETA ABIADURAN - TREBATZAILE PERTSONALIK GABE
- HIRUHILEKO IKASTAROETAKO 3TAN SARRERA LIBREA - 30 MIN. GUTXI GORABEHERA IKASTARO BAKOITZA - ZURE ERRITMO ETA ABIADURAN
- HIRUHILEKO IKASTAROETAN INTERESATZEN ZAIZKIZUN 3TAN SARRERA LIBREA - 30 MIN. GUTXI GORABEHERA IKASTARO BAKOITZA - ZURE ERRITMO ETA ABIADURAN - TREBATZAILE PERTSONALAREKIN (praktikak) - TALDEKO ONLINE TREBAKUNTZA: Ikasteko gune partekatua - MATERIAL ERANTSIRA ETA GOMENDATURIKO BIBLIOGRAFIARA SARBIDEA - DIPLOMA AHALEGIN, ASMO ETA IKASTEKO GOGOARI