Zure marrazkiak, eskulanak, bideoak bidali…. eta BBK Family-n argitaratuko ditugu

dibujo coronavirus

Etxean egoten ari garen bitartean sare sozialak eta Whatsappen bidez ikusi dugu familiok nola asmamena zorroztu duzuen eta egin edota proposatu hainbat ekintza denbora ondo pasatzeko etxean. Hori dela eta, BBK Family-tik helarazi nahi dizuegu proposamen bat: egin dituzuen marrazkiak, eskulanak edo dena delakoak bidali. Jarri zuen izena eta adina eta webgunean eskegiko ditugu. Egin argazki bat eta bidali bbkfamily@bbk.eus -era. Ziur beste familia batzuei laguntza emango diezuela ondo pasatzeko.

Bideoak ere bidali ahal dizkizuegu, nola pasatu duzuen denbora, musika-tresna jotzen edo pasillon  oztopo-lasterka egiten… Sare sozialetan gauzak oso dibertigarriak ikusi ditugu. Bideoak bidaltzen badizkizuegu eta umeen aurpegia agertzen badira, formulario bat bidaliko dizuegu baimena eskatzeko, eta horren ondorioz, publikatu ahal izateko.

Familiako artelanen museoa

Une hauetan familiaren indarra proban jartzen ari da, elkarbizitza kudeatuz, askotan 24 orduz, jolasak asmatuz, eta lana eta umeak bateratuz….Orain ere, konturatzen gara ez gaudela bakarrik eta komunitatearen parte izatea oso garrantzitsua dela.

Sare sozialen, Whatsappen eta kartelen bidez ikusten ditugu jendeak nola laguntza eskaintzen dien, bakarrik bizitzen direnei edo familia gurasobakarrei, seme-alabak norekin utzi ez daukatelako eta #nirelehiotik proposamen bezalakoak umeak bakarrik ez sentizeko sortzen diren.

Horren ondorioz, museo txiki bat egin nahi dugu umeen artelanekin. Horrela, gure webgunean haien lanak ikusiko dituzte eta tiraderan ez dira geratuko; era berean, besteek egiten dutena ere begiratuko dute eta konturatu dira ez direla bakarrik. Anima zaitez eta bidali zuen eskulanak, artelanak… Dagoeneko jasotakoarekin bideo bat prestatu dugu. Eguneratuko dugu berriekin. #EtxeanGeratzenNaiz.

Hona hemen bidali dizkiguten proposamen batzuk:

BBK Family Learning

×