Zure enpresa ”familly friendly” izatea gura duzu?

Gero eta empresa gehiagok bere lankideen kontziliazioa hobetu nahi dute, eta zenbait erakundek Berdintasunerako Legea, Langileen Estatutuan jasotako eskubideak edo Kontziliazioa Sustatzeko Legea zorrotz betetzetik harago joatea ere erabaki dute. Enpresa horiek sormena bultzatu, estrategiak abian jarri eta teknologiak erabili dituzte, horietan lan egiten dutenak lana eta familia bateragarri egiteko gai izan daitezen.

Emaitza errentagarritasun ekonomiko handiagoa sortzen duten enpresa eta erakundeak izan dira, barne-gatazkak murrizten dituztenak eta eurek gauzatzen dituzten ekintzek langileengan duten eraginaz ohartzen direnak. Izan ere, nire lagunek ez zekitena zen kontziliazioa ez dela kostu bat, inbertsio bat baizikMás Familia Fundazioaren datuen arabera, familia eta lana bateragarri egiteko neurriak martxan jartzeak “erakundeetan lan egiten dutenen konpromisoa 8 puntu baino gehiago handitzea, erakundearen produktibitatea % 22 hobetzea eta absentismoa % 17ra jaistea” eragiten du.

Kontziliazio-neurriak gehien aplikatzen dituzten enpresei dagokienez, Bartzelonako Merkataritza Ganberak emakumeen talentua galtzearen eragin ekonomikoaz egindako azterlanak erakusten du hotel, industria eta zerbitzuen sektoreetakoak direla.

Gurasoentzako konpetentziak ikasi

Baina orain harago joan behar dugu. Horretarako BBK Family martxan jarri dugu zerbitzu berri bat enpresek lankideei online formakuntza eskintzeko. Ikastaro horietan gurasoentzako konpetentziak hobetuko dira.

Bideo txiki batzuen bidez, praktikekin, gurasoek trebetasun batzuk ikasiko dituzte hazkuntza lan nekagarri bihur ez dadin. Zure empresan zerbitzu hau martxan jarri gura badute, idatzi mezu elektroniko bat bbkfamily@bbk.eus-era eta gaian jarri enpresarako formakuntza.

Zure eskaeraren zain egongo gara!!!

BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu?   Harpidetu gure newsletterrera!

Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu. 

Código QR

Menu

BBK Family Learning

×