Zer egin behar da haurtxoak bero-kolpe edo konbultsio bat badu edo itotzen bada? Hona jarraibide batzuk

heridas en bebés

Uda badatorrenez, bero-kolpeak oso ohikoak dira, baita haurtxoetan ere. Egoera hauetan, gorputza ez da gai sortutako bero soberakina kanporatzeko; beroa sortzen da jarduera fisikoengatik (eguzkitan lau hankatan ibiltzea), tenperatura altua izateagatik edo eguzkitan luzez ibiltzeagatik. Hori dela eta, haurtxoak bero gehien egiten duen orduetan kanpoan eguzkitan egotea edo jolastea saihestu behar da.

Are gehiago, haurtxoek ur- eta izerdi-erreserba txikiagoa dutenez eta haien arnas-aparatua garatzen ari denez, ahulagoak dira bero-kolpe baten aurrean.

Bero-kolpe baten egoeran, larrialdietara eraman behar da haurtxoa, larrialdi-egoera baita”, ohartarazi du Mónica Blas emaginak BBK Family Learning programan aurkeztutako “0-2 urteko haurtxoentzako lehen sorospenak”. Hau ere gehitzen du “leku fresko batera eraman behar ditugu, arropa erantzi eta ura edo, haurtxo txikia bada, esnea eman”.

Ohiko sintomak dira zorabioak, gorakoa, gorputzeko tenperaturak 40 gradu gainditzea, buruko mina eta takikardiak. Edonola ere, badira beste sintoma batzuk ere: azal lehorra eta oso beroa, nekea eta ahultasuna, kanpo arnasketa bizkorra edo muskuluetako arranpa.

Bero-kolpeak saihesteko, eguzkiak gehien jotzen duen orduak saihesteaz gain, hidratatzea oso garrantzitsua da; hots, ur asko edatea. Izan ere, fontanela oraindik itxi ez zaien haurtxoak deshidratatzen badira eta azaldutako sintomak badituzte, are nabarmenagoak dira.

Sukarrak eta itotzeak asko ikaratzen dituzte gurasoak

Mónica Blasek “0-2 urteko haurtxoentzako lehen sorospenak” ikastaroan bero-kolpeak nola saihesteaz gain, gomendioak ematen ditu sukarra egoeran edo eztarrian zerbait geratzen zaienerako.

1 eta 6 urte bitarteko haurrek sukarra altua izan ohi dute; batzuetan konbultsioak ere izan ditzakete, gurasoak bereziki erasan egiten dituena. Blasek gurasoak lasaitzen ditu egoera arrunta dela azalduta, arriskurik gabe, ia ziur ez duelako ondoriorik izango haurrean. Horrez gain, ahoan zerbait sartu behar zaionaren ideia uxatzen du mingainean hozka egin ez dezan edo ito ez dadin, eta haurtxoa babestera bultzatzen gaitu, tristeago edo ikaratuago egongo baita.

Itotzeari dagokionez, Mónica Blasek onartzen du egoera larria dela eta sekulako estutasuna eragiten diela gurasoei. Lau hanketan ibiltzen edo oinez hasten direnean, haurtxoek ahora eramaten dute aurkitzen duten guztia, hala nola jostailuen pieza txikiak, txanponak… anai-arreba zaharragoak badituzte, batez ere. Horiek irensten saiatzean, aire-kanala oztopatzen da eta haurtxoak ezin du arnasa hartu. Itotzeko arriskua dago ere saltxitxa edo sagarrak bezalakoak zati oso txikietan mozten ez direnean.

Nola egiten da Heimlich eragiketa haurtxoetan?

Emaginak azaldu digu haurtxoak arnasten ez badu, morea jartzen bada… beharrezkoa dela Heimlich eragiketa egitea. Eragiketa egin behar badugu, jakin beharra dago ez dela modu berean egiten haurrak urtebete baino gutxiago edo gehiago badu. Lehen sorospenen ikastaroan, eragiketa nola egin azaltzen da, haurtxoak duen adinaren arabera.

Zerbait eztarrian geratzen denean nola jokatu azaltzeaz gain, ikastaroan, Amane zentroko Mónica Blas emaginak zenbait gomendio ematen ditu erredura, zauri, erreakzio alergiko eta intoxikazioen kasuan. “0-2 urteko haurtxoentzako lehen sorospenak” doako sareko ikastaroa egin nahi baduzu, eman izena hemen. Lehenengo bideoa ikus dezakezu:

https://www.youtube.com/watch?v=nMYa1FsGo2g

 

BBK Family Learning

×