Zein enpresa-mota da lana eta familia hobekien bateragarri egiten dituena?

conciliación de empresas

Oraindik gogoan dut 2004. urteko bazkari bat, non nire lagun gizonezkoek esaten zuten beren enpresetan ez zutela kontratatzen “ugaltzeko” adinean zegoen emakumerik, “haurdun geratzen direlako, eszedentziak hartzen dituztelako, lanaldia murrizten dutelako …”, tira, ez zirela errentagarriak. Saiatzen nintzen haien argudioak banan-banan atzera botatzen, baina haien erreakzioak gero eta matxistagoak ziren. Izan ere, hainbesteraino haserretu nintzen, ezen munduko emakume guztiei grebara deitzekotan egon nintzen, seme-alabarik izan ez zezaten, ea urte batzuen buruan nork erosten zien beren enpresek saltzen zutena…

Eta 16 urte geroago, pixkanaka-pixkanaka, gurako genukeena baino motelago, gauzak aldatuz doaz, eta zenbait erakundek Berdintasunerako Legea, Langileen Estatutuan jasotako eskubideak edo Kontziliazioa Sustatzeko Legea zorrotz betetzetik harago joatea ere erabaki dute. Enpresa horiek sormena bultzatu, estrategiak abian jarri eta teknologiak erabili dituzte, horietan lan egiten dutenak lana eta familia bateragarri egiteko gai izan daitezen.

Emaitza errentagarritasun ekonomiko handiagoa sortzen duten enpresa eta erakundeak izan dira, barne-gatazkak murrizten dituztenak eta eurek gauzatzen dituzten ekintzek langileengan duten eraginaz ohartzen direnak. Izan ere, nire lagunek ez zekitena zen kontziliazioa ez dela kostu bat, inbertsio bat baizik. Más Familia Fundazioaren datuen arabera, familia eta lana bateragarri egiteko neurriak martxan jartzeak “erakundeetan lan egiten dutenen konpromisoa 8 puntu baino gehiago handitzea, erakundearen produktibitatea % 22 hobetzea eta absentismoa % 17ra jaistea” eragiten du.

Kontziliazio-neurriak gehien aplikatzen dituzten enpresei dagokienez, Bartzelonako Merkataritza Ganberak emakumeen talentua galtzearen eragin ekonomikoaz egindako azterlanak erakusten du hotel, industria eta zerbitzuen sektoreetakoak direla. Baina zer estrategia erabili dituzte?

Kontziliazioa bultzatzeko neurri berritzaileak

Familia- eta lan-bizitza hobeto uztartzeko apustua egin duten erakundeek abian jarritako ekimenen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

Behargin bakoitzak beharrizan jakin bat du

Enpresa eta erakunde batzuek abian jarri duten neurri garrantzitsuenetako bat langile edo behargin bakoitzaren kontziliazio-beharrizanak kontuan hartzea da. Bakoitzak behar duenaren arabera, “neurrira egina”, zelanbait esateko.

-Gizonezko langileen artean erantzunkidetasuna sustatzeko neurri espezifikoak

Hainbat enpresak kendu egin dute beren hitzarmeneko artikulu bat, helburuen araberako prima bat jasotzen zuena, horrek gizonezkoen erantzunkidetasuna oztopatzen zuelako, eta soldata bera jarri diete langile guztiei. Filosofia-aldaketa horrekin, beste ekintza batzuetan jarri dute ardatza: informatzea eta adingabeak zaintzeagatik eta aitatasunagatik gizonek lan-utzialdi edo eszedentziak bezalako eskubideak erabil ditzaten lortzea.

-Ordutegiak malgutzea eta kontziliazio-ordu gehiago

Sartzeko eta irteteko ordutegiak malgutzeaz gain, enpresa batzuek asteko ordutegi irregularra jarri dute martxan, lan-kargaren aldi baterako aldaketak arrazoi pertsonalengatik, ordu-bankuak: egun batzuetan ordu batzuk metatzea astean arratsalde bat libre izateko, edo 20 kontziliazio-ordu seme-alabak eta senitarteko nagusiak zaintzeko, baita zentzuzko beste kontziliazio-gai batzuetarako ere.

-Baimenak gehitzea

Enpresa batzuetan luzatu egiten da langileentzako baimenen egun-kopurua senitartekoen ospitaleratze edo heriotza kasuetan, edo beste “familia-lotura” batzuen kasuan.

-Bateragarritasuna eta erantzunkidetasuna goraipatzen dituzten barne-planak sustatzea

Enpresa handiek badute jada Berdintasun Plan zehatz bat, non zehazten den “norberaren eta familiaren bizitza eta lan-bizitza uztartzea funtsezko faktorea dela gizon eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra, eta ez soilik formala, lortzeko; izan ere, bi sexuetako pertsonen parte-hartze orekatuagoa sustatzen du esparru ekonomiko, sozial eta zibilean”.

Izan ere, erakundeak gero eta gehiago jabetzen dira lan- eta familia-bizitza era osasungarrian bateragarri egiteak dakartzan onurez.

BBK Family Lehen Lehiaketa:  Esperientzia berritzaileak Kontziliazioan

BBK Familyn ere kontziliazioaren aldeko apustua egiten dugu, eta horregatik jarri dugu abian BBK Family Lehen Lehiaketa: Esperientzia Berritzaileak Kontziliazioan.

Zure enpresak, ikastetxeak, guraso-elkarteak edo gizarte-erakundeak badu ekimenik kontziliazio-beharrizanak asetzeko?

Bizkaiko enpresa, ikastetxe, guraso-elkarte eta gizarte-erakundeen ekimenak, kontziliazioa errazten dutenak, saritu gura ditugu. Jasotako esperientzia guztiekin, Jardunbide Egokien Gidaliburua egingo dugu, eta gure webgunean partekatuko dugu, gainerakoentzat inspirazio-iturri izan dadin.

Hiru ekimenik onenak sarituko ditugu

Gainera, hurrenez hurren, 3.000, 2.000 eta 1.000 eurorekin, eta komunikabideetan hedapen zabalarekin sarituko ditugu. Kontatu zure ekimenak formularioa betez. Ez duzu zertan dena aldi bakar batean bete, datuak sartu ahala gordeko dira eta.

Andrea Alfaro. BBK Family

BBK Family Learning

×