Adimen Emozionaleko tailerra egin gura duzu?

Emozioak gorputz-erantzun azkarrak dira, inkontzienteak, eta gure jarduteko modua baldintzatzen dutenak. Izan ere, gure portaeraren eragileak dira. Hori are nabarmenagoa da haurtzaroan, nerabezaroan eta helduaroko egoera zehatzetan.  Funtsezkoa da horiek ezagutzea, horiek gorputzean “errekonozitzea”, eragiten diguten moduaz jabetzea eta harremanetan modu egokitzailean kudeatzeko formulak sortzea.

Gure emozioak lantzeko moduak zerikusia du gure izaerarekin, gure sinesmenekin, oinordetzan jasotako edo eraikitako ereduarekin, gure esperientzia eta bizipenekin eta geure buruaren ezagutza-mailarekin.

Gai honetan adituak diren hainbatek (Roberto Aguado, Mar Romera, Begoña Ibarrola, Pepa Horno…) familia barruan hezkuntza emozionala egitearen garrantzia gogorarazten digute. Horrela, haurrak eta nerabeak helduen munduko zelanbaiteko heldugabetasun eta mendekotasun heterorregulatzailetik heldutasun eta autorregulazio propio handiagora igaro ahal izango dira emozioen lanketan.

Zer guraso-gaitasun da oinarrizkoa?

Izan ere, oinarrizko ahaidetasun-gaitasunetako bat da, hain zuzen ere, seme-alabek adimen emozionaleko trebetasunak landu eta ikas ditzaten laguntzea. Horien artean sartzen dira norberaren barruko gai batzuk (autokontzientzia, autorregulazioa eta automotibazio emozionala) eta pertsonen arteko beste batzuk (enpatia eta trebetasun soziala).

Gurasoentzat, hori zailagoa izan daiteke norberaren emozioak zelan kudeatu ikasteko eta saiatzeko aukerarik izan ez denean, berezko blokeo emozionala dagoenean edo familia-dinamika estresagarri baten barruan (hainbat arrazoirengatik) hori egiteko prestasunik ez dagoenean.

Hortik abiatuta, familiei hausnarketarako, kontzientzia hartzeko, ikasteko eta kudeaketa emozional propiorako eta familiarrerako tresna batzuk erabiltzen trebatzeko espazioak eskaintzea aukera bat da. Elkarreragin eta gozamenezko giro ludikoan egiten bada, plus erantsi bat da.

Proposamen honetan, hezkuntza emozionalaren helburuetara eta hezkuntza hori errazten duten elementu batzuetara lehen hurbilketa bat egitera animatzen da.

TAILERRAREN HELBURUAK

☐ Familia-dinamikaren testuinguruan kokatutako Adimen Emozionalaren eredura hurbiltzen laguntzea.

Norberaren burua ezagutzeko, emozioen kontzientzia hartzeko eta emozioak adierazteko jardueren adibideak eskaintzea, bai norberaren barruko mailan eta bai pertsonen artean.

☐ Hazkuntzan emozioak kudeatzeko eredu bat hurbiltzea, gorputz, narrazio, plastika eta arlo kognitiboaren lanketan oinarritutako dinamiken bidez.

☐ Bertaratutako familien artean familia-kudeaketa emozionalean proposamenak elkarrekin kontrastatzeko eta eraikitzeko gonbita egitea.

EDUKIAK

Emozioak. Kontzeptua eta garapen emozionala haurtzaroan.

Adimen Emozionala garatzeko oinarrizko elementuak eta tresnak.

☐ Hazkuntzan zehar hezkuntza emozionalerako norberaren barruko eta pertsonen arteko gaitasunak.

 ☐ Gure seme-alabekin hezkuntza emozionalerako tresnak eta baliabideak (jokoak, artea, ipuinak).

 FORMATUA

3 ordu eta 30 minutuko bi saio.

Metodologia: Diapositibak, bideoak, jolasak eta sormen-dinamikak. Parte-hartzaile kopuruaren eta seme-alaben adin-tartearen arabera egokituko dira.

Aurrez aurreko modalitatea.

DINAMIZATZAILEA

Begoña Ruiz. Psikologoa, gizarte-hezitzailea eta psikomotrizista. Prestakuntza osagarria Adimen Emozionalean (LEK-Lotura Emozional Kontzientea), Soluzioetan Ardaztutako Esku-hartze Sistemikoan, eta Haur eta Nerabeentzako Ingurune Seguruetan. UPV/EHUko Praktika Psikomotorreko Nazioarteko Eskolako Psikomotrizitate Graduondoko eta Haurren eta Nerabeen Tratu Ona eta Babesa Eskolan eta Eremu Sozioedukatiboan Graduondoko irakaslea. 20 urtetik gorako esperientzia haurrei eta familiei eremu sozioedukatiboetan eta eskola-inguruneetan laguntzen. (Inurri, Mantangorri, BBKFAMILY programak) Tratuon programaren barruan, aholkularia eta prestatzailea da, eskola-, gizarte-, aisialdi- eta osasun-arloetako profesional eta eragileentzat.

Tailerra egin gura baduzu, eman izena hemen. Beteta badago, eman izena itxaroteko zerrendan.

BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu?   Harpidetu gure newsletterrera!

Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu. 

Código QR

 

 

Menu

BBK Family Learning

×