Ondo dauden bikoteek hobeto hezitzen dute

Gizakion hazkuntza, ugaztun-espezie orotan bezala, “talde” osoak egiten du, hau da, gizarteak sortzen du ingurunea, non gizabanakoak ikasten duen bizirauten, harremanetan jartzen eta bere helburuak lortzen, zoriontasunaren bila. Hala ere, gurasoen eraginaren garrantzia funtsezkoa da; izan ere, lehen urteetan, umea gurasoekin soilik egon ohi da harremanetan, askotan ordezko beste zaintzaile batzuek osatu arren zaintza hori. Eta urte horietan izaten du, modu inkontzientean eta adingabearen ezjakintasun handienagatik, bizitzako ikaskuntza aktiboki bilatzeko premia handiagoa. Hortik ondorioztatu edo deduzitzen du zer komeni zaion edo ez egitea, sinestea, esatea, … zer dagoen ondo edo txarto, eta abar.

Horrenbestez, guraso bikotearen “osasuna” erabakigarria da sinesmen eta balio osasuntsuen sistema sortzeko, eta horiek eragina izango dute seme edo alabaren oraingo eta etorkizuneko konfiantzan, autoritatearekiko eta gainerakoekiko harremanean.  

Zelan eratu dezakegu bilkote egonkorra?

1-Bikoteak, hasieran, akordio ugari egin behar ditu (alderdi praktikoak barne).

Zenbat seme-alaba izango ditugu? Zelako heziketa emango diegu? Zein ikastetxetara eroango ditugu? Zer zeregin izango ditu bikote eta familiako kide bakoitzak? Zelan lortuko dugu ogibidea? … 

2-Bikote berriak indarraren boterea eta ahuleziaren eta gaixotasunaren boterea erabiltzen ikasten du, bakoitzak rol horiek hartzen baditu (ezberdintasun sotilak eta larriak beraien artean). Bi kideen arteko desberdintasunak ospatuz eta aprobetxatuz.

3-Gurasoak bikote berrian nahastu edo sartzeak desadostasunak sortzen ditu (modu berriak) … horretan ere akordioak behar dira. Zer harreman izango ditugu gure jatorrizko familiekin? Jatorrizko familiarekin erabat eteteak ez du emaitza onik ekartzen.

Ezkontzaren artea independentzia lortzea litzateke, jatorrizko familiarekiko inplikazio emozionalari eutsiz. Garrantzitsua da kontuan hartzea jatorrizko familia bakoitzak modu desberdin batean jarduten duela, konpontzen dituela gatazkak, erlazionatzen dela, … eta bakoitzak pentsatzen duela bere eredua dela “normala”, eta hori da gutako bakoitzak baliozkotzat jotzen duena, automatikoki, arrazionalizatu barik, zalantzan jarri gabe. Familia berriarentzako eredu propioa aurkitzea erronka motibagarria eta beharrezkoa da, aukera edo abagune bat izateaz gain.

Gatazkak esangura ezberdina du bakoitzarentzat hasieran, eztabaida saihestu dezakete (aura onbera edo sentimenduak zauritu gura ez izatea), gai batzuk enkistatu egiten dira jatorrizko familiekin traturik edo harremanik ez izateagatik, bi gauzek itotzen dute harremana. BESTE BEHIN, KOMUNIKAZIO ASERTIBOAREN ARAZOA DA. Tradizionalki, hautabide pasibo-oldarkorra aukeratzen dugu (heziera onekoa), gatazkak enkistatuz.

Edo, aitzitik, JARRAIBIDEAK ALDEZ AURRETIK FINKATU EZ BADITUGU, GATAZKA PIZTEN DENEAN ETA EMOZIOAREN ERAGINPEAN GAUDENEAN, ARRAZIONALIZATU BARIK, ERANTZUNAK BEROAN EMATERA BEHARTUTA EGONGO GARA, ETA EZ DIRA EGOKIENAK IZATEN BIKOTEAREN OSASUNERAKO. Batek amore emanez, edo biek, edo bikotea apurtuz … Horrela ez dago ezelango ikaskuntzarik ez hazkunderik.

Harremanak aurrera egin ahala, hainbat etapa ezar ditzakegu, zeinetan seme-alabek eragin handia duten bikotearen gatazketan eta gurasoek adingabearen garapenean:

Seme-alaben jaiotza: Seme edo alaba bat jaiotzean, bikotea bi pertsona izatetik hiruki bat izatera igarotzen da, eta horrek harreman-arauak aldatzea ekarri behar du.  Bikotea bere arazoak “seme edo alabaren bidez” tratatzen has daiteke. Krisi-aldirik ohikoena seme-alabak eskolatzen hasten direnekoa da. Gurasoentzat, seme edo alaba eskolatzea esperientzia bat da, azkenean adingabeak etxea uzten duen arte.

Zaila da krisiaren arrazoiak ezartzea etapa honetan:  Gauza larregi aldatzen dira. Amak, oro har, harrapatuta sentitzen dira. Beste era bateko jeloskortasunak agertzen dira.

Eta seme edo alaba desagertzen denean iraganean konpondu bako gaiak agertzen dira… ama asko etsita eta bakartuta geratzen dira. Belaunaldien arteko arrakalak irekitzen dira familiaren barruan …

Hiruki dramatikoa ere eman daiteke: ez dio uzten haurrari garatzen eta amari libre geratzen, bizitza propio aberatsagoa lortuz. (Ez da desagertzen dibortzio kasuan) … Semea edo alaba bihurtzen da gurasoen bizitzari zentzua ematen dion sintoma (arazoa). Harreman-dinamika horietan gurasoetako batek eraso egiten dio adingabeari, besteak “salbatu” egiten du, babestu egiten du, eta semeak ez du horrela ikasten, betiko ganorabakoa da.

Tarteko aldia: harremana sakondu egiten da bikotean, harreman egonkorrak eratzen dira familia zabalarekin eta lagunen zirkuluarekin. Etapa honetara iristerako, bikoteak gatazka asko bizi izan ditu eta interakzio-modu nahiko zurrunak eta errepikakorrak zertu ditu, tentsio larriak sor daitezke eta, azkenik, dibortzioa.

Garairik onenetako bat da, konpondu dira zailtasunak eta ikuspuntua heldu egin da… harremana sakondu eta zabaldu egiten da, edo alderantziz, gauza batzuek ez dutelako behar bezala funtzionatzen, edo tratatu eta konpondu ez diren inguruabar pertsonaletan, lanekoetan, … izandako aldaketengatik.

Familiaren egonkortasunari eutsi diote, arazoak konpontzeko edo konpontzea saihesteko truke-jarraibide korapilatsuen bidez.

Krisia sor daiteke: norbaitek familia abandonatzen duenean. Nerabeen nahasmendua familia-sistemaren barruan aurreko ordenamendu hierarkikoari eusteko borroka gisa ikus daitekeen bitartean, etapa honetan zailagoa da aldaketa bat aplikatzea.   

“Gurasoei titia kentzea”. Ezer esateko edo partekatzeko barik, seme edo alabaren arazoen bidez komunikatzen jarraitzen dute, “aitona-amona bihurtu behar dira” seme edo alaba zaharrenak biloba bat sortzen duenean, eta orduan aske gera daiteke seme edo alaba adingabe bat. (Gazte batek bere seme-alabak aitona-amona  barik uzten dituenean, belaunaldien arteko harremana ahalbidetu barik, bere seme-alabei eragiten ari da, ez bere gurasoei bakarrik).

Krisiak gerta daitezke: Harremana gehien markatu zuen seme edo alabak etxetik alde egiten duenean (izan ere, beren garapenen etapa honetan kristalizatzen dute familia, seme edo alaba “paziente” gisa errotulatuz eta tratatuz, eta horrela, bakarrik gelditzean, gurasoek ez dute onartzen egoera edo konpondu barik dauden gaiak).

Orduan, zelan bideratu etapa horiek?

Kontuan izanda dena aldatzen dela. Einsteinek zera zioen: “Etengabea edo konstantea den gauza bakarra aldaketa da” … Familiak sistema gisa, bikotetik abiatuta, buru bezala, eboluzio horretan lan egin behar du, familiari eusteko irtenbidea da, bikaintasunetik lan egitea. Hau da, harremanaren hasieran eratze-akordioak egitea gomendatzen den bezala, bizi-garapenean zehar, beharrezkoa da akordio horiek eguneratuz joatea eta berriak sortzea, sistemako kide guztiak eta bakoitza hazi eta garatu ahal izateko.    

Martha Ubieta, psikologoa eta sexologoa

BBK Family mediatekan dauden materialak laguntzeko:

https://bbkfamily.bbk.eus/eu/mediateka/komunikazio-ez-bortitza/

Gai honekin harremana duten BBK Family bideoak

BBK Family Learning

×