Ez bortxatu, ez hil, ez argitaratu argazki intimorik

Hori da, hain zuzen ere, Gallego Gorria eskolako 10 eta 11 urteko haurrek egiten dituzten hausnarketetan gehien errepikatzen dena, genero-indarkeria zer den beraientzat, zer indarkeria-mota dauden eta hori prebenitzeko zer egin daitekeen galdetzen diegunean.

Jarduera hau egin aurretik, Bilboko Gallego Gorria eskolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak, jarduera horretan parte hartu zutenak, tutoretza-garaian genero-indarkeriaren gaia lantzen ibili ziren. Ondoren, paperean jartzeko eskatu zitzaien. Eta hauek dira egin zizkiguten ekarpenak:

Emakumeen kontrako indarkeria

“Askok uste dute emakumeen aurkako indarkeria jotzea dela, baina indarkeria-mota asko daude, hala nola indarkeria digitala, kontrol-indarkeria, baita seme-alabak hiltzea ere.  Indarkeria digitala, adibidez, bikotekideak zure mugikorrari begiratzea da, norekin berba egiten duzun, nori deitzen diozun, zer argazki dituzun…

Baina, zer da maitatzea?

Maitatzea da besteari askatasuna uztea egin nahi duena egiteko. Ez da bere lagunekin ez joateko esatea, ezta kontzertu batera ez joateko esatea ere. Batzuetan, emakume bati bere bikotekideak hori esaten dionean, emakumeak esaten du: ‘Asko maite nau-eta’; ba, ez da horrela, ez. Maite zaituenak bakean uzten zaitu gura duzuna egin dezazun”.

La violencia contra las mujeres

“Ba, niri oso txarto iruditzen zait. Egunero ikusten dut telebistan.

Indarkeria-motak:

-Genero-indarkeria

-Indarkeria digitala

-Kontrol-indarkeria

-Toxikoa”

 

Emakumeen kontrako indarkeria

“Futbola, tratu txarrak…

Futbola: Kirol guztiak guztiontzat dira, eta futbolean ez dago bidezkotasunik emakumeentzat.

Tratu txarrak: Uste dute neskok ahulagoak garela, baina ez da horrela!, adibidez, bortxatzea, tratu txarrak ematea, … Ez ezazu mehatxu egin, horrek ez zaitu bereziago egiten eta!

Ezta argazki intimoekin mehatxatu ere, ezta sexua egitera inor behartu ere.

Inoiz egin behar ez dituzun gauzak:

-Azpiko arroparik gabe egindako argazkiak eskatu

-Toxikoa izatea, zer da? Ba, zeure lagunekin eta senideekin egoten eta sareak kontrolatzen ez uztea da, azken hori indarkeria digitala izango litzateke.

-Eta beste pertsonari zelan jantzi behar duen esatea: kontrola.

Ez atera argazkirik ipurdiei, ezta gauza intimoei ere.

Emakumeari tratu txarrik ez

“Debekatuta sexu-harremanak izatea emakumearen baimen barik.

-Ez jo

-Ez bortxatu

-Ez iraindu

-Ez hil

-Ez eman tratu txarrik

-Ez egin argazki intimorik

-Ez presio egin

-Ez mehatxu egin

-Ez jo

-Ez kontrolatu”

Emakumeen kontrako indarkeria

Niri emakumearen aurkako indarkeria oso txarto iruditzen zait.

Zer da emakumearen kontrako indarkeria?

Emakumearen aurkako indarkeria da mutil-lagunak zeure lagunengandik aldenaraztea, whatsappa begiratzea, gakoei begiratzea, zure argazkiak biluzik beste pertsona batzuei bidaliko dizkiela esanez mehatxu egitea…

Emakumearenganako bortizkeria

-“Mugikorra gainbegiratzea

-Ez uztea bere lagunekin egoten

-Zer jantzi behar duen agintzea

-Etengabe mezuak idaztea”.

Emakumeen kontrola

“Indarkeria-mota asko daude, adibidez, gura ez dituzun gauzak egitera behartzea, ez bakarrik zu jotzea.

Ez utzi kontrolatzen, ez eman zure gakoak, ez utzi zure mugikorra baimen barik, ezta zure posta elektronikoa ere, edo zure gauzak ikusten. Maite bazaitu, ez zaitu inoiz zure familiarengandik edo lagunengandik aldenduko”.

Emakumeen kontrako indarkeria

“Munduan indarkeria asko daude gizonek emakumeei egiten dizkietenak edo emakumeek gizonei egiten dizkietenak, adibidez: bortxatzea, berba edo hitzezko indarkeria, cyberbullying edo ziberjazarpena, argazki intimoak bidaltzea, gauza intimoekin mehatxatzea, toxikoa izatea (telefonoa aztertzea, denbora guztian non zauden galdetzea)…

Oro har, indarkeria guztiak txarto daude, eta niri, jakina, gaizki iruditzen zait, ez zaizkit gustatzen horiek guztientzat direlako mingarriak”.

Emakumeen kontrako indarkeria

“A mí la violencia contra la mujer me parece muy mal.

¿Qué es la violencia contra la mujer?

La violencia contra la mujer es que tu novio te aparte de tus amigos y amigas, mirarte el whatsapp, mirarte las claves, amenazarte con enviar fotos de ti desnuda a otras personas…”

Violencia hacia la mujer

“-No revisar el móvil

-No dejar que esté con sus amigos

-Mandarle qué ponerse

-Estar todo el rato escribiéndole”.

Emakumeen kontrola

Hay muchos tipos de violencia, por ejemplo obligarte a hacer cosas que no quieres, no sólo que te peguen.

No dejes que te controle, no le des tus claves, no le dejes tu móvil sin permiso, ni tu correo electrónico, ni que vea tus cosas. Si te quiere nunca te apartará de tu familia ni de tus amigos y amigas”.

Violencia contra la mujer

“En el mundo hay muchas violencias que los hombre hacen a las mujeres o que las mujeres hacen a los hombres, por ejemplo: violar, violencia verbal, no ciberbullying, mandar fotos íntimas, amenazar con cosas íntimas, ser tóxico (revisar el teléfono, preguntar dónde estás todo el rato)…

En general, todas las violencias están mal y a mí obviamente me parece mal, no me gustan porque eso le sienta mal a todos”.

Emakumeen kontrako indarkeria

“Emakume bat jotzea ez zait batere ondo iruditzen, ez zait batere gustatzen. Ez egin gorputz osoa ikusten den argazkirik, ez jo, mutil batek jotzen bazaitu hori indarkeria baita. Eta hori egiten badu, urrundu berarengandik. Zure whatsappari begiratzen badio zein lagunekin berba egiten duzun ikusteko, hori ere indarkeria da. Niri ez zait batere gustatzen”.

11 eta 12 urteko haur horien testigantzak ikusita, aski kontzientzia erakusten dute indarkeriaz, indarkeria-motez eta gainditu ezin diren mugez. ‘EZ’ beti presente dago. Oro har, zaila gertatzen zaigu posible denaz positiboan hitz egitea eta zelan. Eta gehiago neska-mutilentzat. Hala eta guztiz ere, lekukotasun batzuetan, aipatzen da horrek inplikatzen duena. Adibidez, zer den maitatzea, askatasuna.

Indarkeriaren aurrean, eta gurasook eman geniezaiekeen laguntzari dagokionez, familiek kontuan hartu beharreko gako batzuk jar genitzake mahai gainean, edo galdera batzuk ere egin genitzake.

TRATU ONAREN KULTURA SUSTATZEA

Sinesmenak, balioak, gizarte- eta familia-ereduak, emakumeen eskubideak zentzu zabalean errespetatzetik hasita: indarkeriarik eza, berdintasuna, ekitatea, justizia. Zelan kudeatzen edo jorratzen ditugu gure familian?

Indarkeria posibleen aurrean transmititu beharreko babes-arauak, positiboki enuntziatuak eta zehaztuak. Ondo maitatzea/txarto maitatzea zer den irakastea. Laguntza-sare bat sustatzea familian eta nesken artean.

Autokontzeptua zentzu zabalean. “Boterea”. Kontuz gure autokontzeptutik zer helarazten diegun eta zerekin lotzen dugun (itxura fisikoa, laneko lorpenak, edozertarako prest egotea, inoiz ‘Ez’ ez esatea…).

Hezkuntza afektibo-sexuala etxean, ikastetxean, beste eremu batzuetan. Harreman afektibo osasuntsuak: Tratu Onaren kultura hainbat eremutan

LAGUNTZEN EZ DUTEN IKUSPEGIEN AURREAN PREBENITZEA

Adi hipersexualizazioarekin, hiperesposizio edo erakusketarekin, gorputz “perfektuaren” gurtza osasungaitzarekin arrakasta sozial eta sexualerako.

Arriskuak: inpertsonalizazioa, hutsunea, sare sozialetan erantzukizunak zabaltzea, eta erabileran eta gainbegiratzean gizabiderik eza.

Ondo legoke lanketa emozionalari denbora ematea eta, oro har, pentsamendu kritikoari, eta emakumeen eta gizonen arteko harremanei eta tratuari. Kontuz transmisioarekin, eta zalantzan ez jartzearekin emakume batek, pertsona gisa, bikotekidea (batez ere, heterosexuala) eta seme-alabak izan behar dituen ustea. Mikromatxismoei eta laguntzen ez duten eguneroko gauzei (txiste matxistak, jostailu-motak, irakurtzen ditugun ipuinak, iragarkiak, abestiak, zereginen banaketa desberdinak…) arreta jartzea eta kontzientzia hartzea. Horri guztiari buruz ditugun sinesmenak, bizipenak eta balioak berrikustea.

EGOERAK DETEKTATZEA

Neskek eta guk, amok, ere detektatu ahal izatea.

Entzutea funtsezkoa da: berehalako juizio barik. Seme-alabak ezagutzea eta presentzia ere oso garrantzitsuak dira. Hiperkontrolik gabe, baina bai beraien lagunak, zaletasunak… ezagutzea.

Genero-indarkeriaren hasiera- eta eskalada-adierazleak ezagutzea eta identifikatzea. Laguntza zelan eska dezaketen irakastea.

INDARKERIA-EGOERETAN LAGUN EGITEA

-Indarkerian “harrapatzen” gaituzten mekanismoak ulertzea

-Egoteko eta laguntzeko prestasuna

-Komunikazioa

-Familia-loturak sendotzea, baita Laguntza Profesionalaren sarea ere.

Genero indarkeria prebenitzeko egunero eta haurtzaroan ere berdintasunaren alde landu behar dugu. GUZTIOK.

Bilboko Gallego Gorria eskolari eskertu nahi diogu ekintza horretan parte hartzeagatik. Artikulua ikasleen hasunarketan oinarrituta dago. Era berean, Natalia Meriel Bartolomé irakasleari eskerrak eman nahi dizkiogu, berak 5.. mailako ikasleekin jarduera egin duelako

Adingabea bazara eta laguntza behar baduzu: 

Zeuk esan https://www.euskadi.eus/web01-a1zeukes/es/

Zure taldekoak (deporte , violencia de género) https://youtu.be/FDdEI6dSu5M

Ez galdu Gazgte Change-

Gazte Change Geure Buruan

Vídeos de BBK Family que te pueden ayudar a prevenir la violencia de género desde la familia:

Artículos de BBK Family que te pueden servir de ayuda: 

¿Cómo hablo de la violencia de género con mis hijas e hijos?

Materiales de la mediateca de BBK Family que te puedes servir de ayuda: 

Yo voy conmigo

Mi voz

Malena en el espejo

¿Quieres estar al día de lo que publicamos en BBK Family, talleres, cursos…? ¡Suscríbete a la nueva newsletter!

Y si quieres, también puedes seguirnos en el nuevo Canal de Telegram de BBK Family. Pincha en este link o escanea el código QR el código QR.

Código QR

¿Conoces la escalera de la violencia? No te pierdas el vídeo “Pepa y Pepe”

 

 

Menu

BBK Family Learning

×