Neka-neka eginda sentitzen zara seigarren olatu honetan?

Mindfulness

Zelan ari zara kudeatzen jakinda litekeena dela aurtengoa aurreko urtekoaren “errepikapena” izatea? Sentitzen duzu “hau” ooooooooso luzea ari zaizula gertatzen?

Aitortu gura genukeena baino askoz gehiagotan, geure burua zaintzea gure seme-alabak zaintzea baino garrantzi gutxiagokoa dela pentsatu edo sentitzen dugu, eta “lehentasunen zerrendan” amaieran jartzen dugu geure burua.

Seigarren olatu hau, guraso garen aldetik, gugan eragiten ari da… eta asko, ezta?

Helduak garen aldetik, luzeegia egiten ari zaigu lan-bizitza eta familia-bizitza uztartu eta bateragarri egitea maila guztietan, bereziki emozioen arloan, COVID-19a gure bizitzetan sartu zenetik.

Aurrez ere kontziliazioa neketsua baldin bazen, bizitzen ari garen osasun-krisi honek areagotu egin du hori, eta urte-hasiera hau aldapa “pikoa” izan da gure etxeetan, ekonomiaren aldetik ez ezik, baita alde emozional eta afektibotik ere; izan ere, Eguberri hauetako ondorioak oraindik ere sentitu egiten ditugu: maite dugun jendearekin egoteko zailtasun handiak, bizi izandako konfinamenduak, kutsatu direnekiko kezkak… eta igarotzen den egun bakoitzeko ziurrago sentitzen dugu “agian” aurtengo urtea ere aurrekoaren errepikapena izango dela… ondorioz neke-sentipena askoz gehiago ari zaigularik areagotzen gure barnean.

Zelan gauden gu maila fisikoan zein psikologikoan, horrek eragin zuzena du gure familia-ingurunean eta, bereziki, gure seme-alabengan.

Gurasook funtsezkoak gara gure seme-alaben hazkuntzan, eta, beraz, ezinbestekoa da guk geure burua zaintzea… guk haiek zaindu ahal izateko eta behar gaituztenean beraientzat prest egoteko.

Tailer hau urte-hasiera honetan zuei laguntza emozionala emateko diseinatuta dago. Tresna eta estrategia “errazak” eta “praktikoak” emateko pentsatuta dago, zuen etxean erabilgarriak gerta dakizkizuen, eguneroko estresa murriztea, akidura edo nekea arintzea eta lasaitasunarekin konektatzea erraztuz, zuen bizitzako une bakoitzean gertatzen ari dena kudeatzeko.

Elixabete Eizaguirre Martínez, psicóloga y Psicologa e Instructora Mindfulness para niños, niñas y adolescentes del Método Eline Snel

 

Menu

BBK Family Learning

×