Lorearen amorru-ekaitza

Una tormenta de Ira para Elvira

Haurrek zein helduek emozioz beteta daukagu bihotza. Behar bezala kudeatzen ikasten ez badugu, gainditu gaitzakete eta ondorio negatiboak izan ditzakete gure bizitzan. Kochka haurrentzako liburuen egileak, Louison Nielman psikologoarekin eta talentu handiko hainbat ilustratzailerekin batera, liburu batzuk eskaintzen dizkigu txikienei nola sentitzen diren ulertzen, kudeatzen eta hitzetan jartzen laguntzeko.

Bilduma honetan, haserreari buruzko zenbait gauza ikasiko ditugu Lorearen istoriotik abiatuta. Aita eta ama dibortziatuta daude eta arau batzuk jarri dituzte. Loreak bete egin behar ditu, baina, batzuetan, aitak eta amak ez dituzte betetzen, eta horrek umetxoa haserrarazi egiten du. Gurasoentzako aholkuak biltzen ditu. Lorea aitarekin asteburu bat pasatzen ari den bitartean, ezusteko gertaera batek amorru ekaitza eragin du. Gertaerak hankaz gora jarriko du dena. Amorru-ekaitz bat eroriko da neskatxaren gainera.

Egilea: Sophie Kochka
Argitaletxea: Picarona
Adina: 6 urtetik aurrera

BBK Family Learning

×