Loa eta Laia, marrazki bizidunak euskaraz

Haurrei eta familiei zuzendua, euskaratik eta euskaraz sortutako eta musika ardatz duen telesaila da. Ingurune digitalean bideratzen da eta euskal kultura, ohiturak eta gizarte hobeago baten aldeko balore unibertsalak sustatzea du helburu.

Loa eta Laia telesail musikala izango da. Abesti bakoitza gai bati lotuta dago eta atal bakoitzak unibertso grafiko propioa dauka. Asmoa hilero eduki berri bat sortzea da.

Euskal kultura eta gizartearekin lotutako egun handiak edota ohiturekin erlazionatutako ekintzak hartuta, hala nola, Gau Beltza edo Euskararen Eguna, adibidez, horiekin lotutako propio sortu diren abestien bidez, transmisioa lantzen da.

Landutako gai bakoitzak abesti bat eta aparteko ekintza osagarri bat proposatuko ditu. Adibidez, musikarekin lotutako gaiak ezagutaraztea (tresnak, erritmoak, notak…); euskarazko hitzen hiztegia lantzea… Modu transbertsalean Garapen Jasangarrirako Helburuak landuko dira baita ere.

Hona hemen lehen saio:

Gau Beltza

Menu

BBK Family Learning

×