Arturo y Clementina

Arturo eta Klementina

‘Neskatoen alde’ bilduma mitikoko ipuina. Istorioa, alegia baten bidez kontatua baliabide ederra da emakumeak gizartean duen rolaz hausnartzeko. Gogor egiten die estereotipo sexistei, eta bazterkeria salatzen Beharrezkoak baitira, oraindik ere, koedukazioari eta sexuen arteko berdintasunari buruzko lanak.

Liburu honetan dortoka bikote bat ezkondu eta gero zoriontsu bizi dira. Arturo etxetik kanpo lanean, eta Klementina etxean, etxeko lanak egiten eta senarraren zain. Hala ere, Klementinak beste gauza batzuk egin nahi ditu, pintatu gura du, bidaiatu, musika jo… eta orduan Arturok behin eta berriro erakutsiko dio ez duela balio, ez dela gai gauza horiek egiteko, hobe duela etxean musika entzun, koadroak ikusi… Eta horrela, Klementinaren bizitza gero eta pisutsuagoa da.

Adina: 5-8 urte
Egilea: Adelina Turina
Ilustratzailea: Nella Bosnia
Argitaletxea: Kalandraka

BBK Family Learning

×