Hitzetik harago, jolasetik harago

Hitzetik harago jolasa ezagutzen duzu? 360°elkarreragile esperientzia bizi izan baduzu, ikusita izango duzu. Hitzetik harago BBK Family mahai jolasa da eta helburua familia (aitona-amonak, gurasoak, seme-alabak, izekoak, osabak…) jolastuz elkar ezagutzea.

Zerk egiten ditu benetan zoriontsu nire seme-alabak? Zerk sufriarazten die? Zer dakite gure seme-alabek gutaz, beren gurasoez? Eta nire familiak egunero aurrean izaten dituen beldurrez? Labur esanda, zenbat dakigu elkarren berri? Denbora luzez ematen dugu familian, baina gehienetan egunerokoak ez digu aukerarik ematen soseguzko berbaldi edo solasaldi lasai bat izateko; edota agian ez dakigu nola hasi elkarrizketa bat seme-alabekin beraien ikasketez edo urgentziaz konpondu beharreko arazoez harago. Bestalde, gu ere erabat ezezagunak gara beraientzat. Zerekin amets egiten genuen gazteagoak ginenean? Nortzuk ziren gure lagun edo adiskiderik onenak? Zer bihurrikeria egiten genituen umetan? …

Hitzetik harago joko bat izan gura du familiari elkar ezagutzen laguntzeko, elkar entzuten ikasteko, gure historiaz eta kide bakoitzaren banakotasunaz jakingura sustatzeko, gure emozioak beldur barik adierazten ikasteko eta familia-ekintza konstruktiboetarako ekimena hartzeko. 

Jolastu ostean, ezer ez da berriro berdin izango zuen artean, kidetasun gehiagoko familia izango zarete, komunikatiboagoa eta, batez ere, batuagoa.

BBK Family Learning

×