Haurrei neba-arreben arteko borroketan nola lagundu

Gatazka-egoerak, neba-arreben artekoak edo guraso eta seme-alaben artekoak, egunero topatzen ditugu hazkuntzan, eta kudeatzen diren moduaren arabera arazo gisa bizitzera irits gaitezke.  

Neba-arreben arteko gatazka, adibidez, berezko zerbait da, eta haurrek arazo horiek konpontzeko gaitasunak trebatzeko aukera ematen du. Helduok, ordea, apur bat desorientatuta edo gainezka eginda senti gaitezke seme-alaben arteko gatazka-uneetan. Eta jarrera proaktiboa izan beharrean eta trebetasun bat ikas dezaten zer egin dezakegun pentsatuz jardun beharrean, berehala erreakzionatzen dugu gure konponbidea emanez. Zergatik?

  • -Ez dakigulako zein den gure zeregina.
  • -Emozionalki “ukitzen” gaituelako eta laguntzen ez duten ideiak sortzen zaizkigulako.
  • -Estresarekin bizi garelako, gelditzeko asti barik.
  • -Oro har, gatazkak konpontzeko gure gizarte-trebetasunak lantzeko ere ez gaituztelako hezi.

Pentsa dezakegu borroken funtsean nire neba/anaia edo ahizpa/arrebaren aurrean eta, batez ere, atxikimendu-harremana dudan gurasoen aurrean kidetza eta garrantzia aldarrikatzeko premia edo beharrizana dagoela. Batzuetan, modu “arraro samarrean. Argi dago neba-arrebak askoz gehiago borrokatzen direla gu etxean euren ondoan baldin bagaude ez baldin bagaude baino”. Hori kontuan hartzeak egoerak hobeto ulertzen eta horrekin bat etorriz jokatzen lagunduko digu.

Gako batzuk kontuan har ditzakegu egoera horietan:

  1. 1A priori, ez sartu seme-alaben artean sortu den gatazkan edo borrokan,eta ez jarri alderdietako baten alde edo aurka.

 

  • 2-“Ikusten” duguna modu “neutralean” deskribatu: “Oihuak eta negarrak entzun ditut.Ikusten dut aurpegia gorri eta besoak gurutzatuta dituzuela. Eta estutxe bat dago lurrean botata. Ez dakit zehazki zer gehiago gertatu den”. Askotan ez dugu une horretan gertatutakoari buruz informazio osoa izaten, edo ez dugu jakiten egungo gatazka eragin duten beste jazoera edo “gertaera” batzuk egon diren edo ez.  

 

  • 3- Etxean gatazkei buruz dauden arauak gogorarazi oro har, inpartzialki eta zehazki inor “seinalatu” barik. “Baliteke etxean gatazkak egotea. Lasai eta berba eginez konpon daitezke.Ezin zaie besteei kalterik egin.
  •  
  • 4- “Ontzi berean” jarri. Bideratu haiek konpon dezaten beren arazoa. Ardura eman autonomoak izan daitezen arazoa konpontzeko eta horretan konfiantza erakutsi. “Ez dakit zehazki zer gertatu den; espero dut zuek zeuen kabuz konpontzeko gai izango zaretela”. “Borroka egiteari utz diezaiokezue edo kanpora irten borroka konpontzera”. “Gura duzue bakoitza zeuen gelara joatea konpontzeko prest egon arte, edo gela berera joan nahi duzue konpontzeko?”. 

 

  • 5- Edozelan ere, joan ematen eta irakasten pertsonen arteko gatazkak konpontzeko moduari buruzko ideia batzuk. Eta hori egiten dugu:

 

  • Geure etsenplu edo jarraibidearekin (geure buruari begiratu beharko diogu, eta galdetu zelan bizi naizen ni gatazkan, zelan konpontzen ditudan arazoak bikotekidearekin, lankideekin, oro har familiarekin, …)      
  •  
  •                                    
  • -Familian eguneroko arazoak konpontzeko tresna batzuk azaldu eta praktikatuz. Adibidez, jakin-minezko itaun edo galderak egitea zelan konpon dezaketen jakiteko, gatazka konpontzeko ideia-jasak eta plan-diseinuak proposatzea gatazka beren kasa konpon dezaten, arazoen konponketa-gurpilak erabiltzea, adiskidetze-guneak sortu eta erabiltzea, gatazkak konpontzeko trebakuntzak egitea rol-jokoekin, … Familia-bilerak egiten badira, adibidez, aukera bat dira horrelako arazoak tratatu eta zelanbaiteko laguntzaz konponbideak bila ditzaten. Horrelako tresnak badaude diziplina positiboari buruzko liburu batzuetan, Jane Nelsen-ek idatzietan, adibidez.

 

  • -Asertibitate emozionalaren trebetasuna entrenatuz, alderdi bakoitzak ‘ErrEsA’ landu ahal izan dezan adiskidetze-guneetan, adibidez:
    • Erresumina: “Haserre nago nire estutxea baimenik eskatu barik hartu duzulako”
    • Eskakizuna: “Gustatuko litzaidake itzuliko bazenit eta hurrengoan borragoma behar duzunean niri baimena eskatzea.  Horrela hobeto sentituko nintzateke”
    • Aitortza: “Barkatu nire estutxea zeneukala ikusi dudanean iraindu egin bazaitut”
  • 6- Kudeaketa emozionalerako laguntza. Egia da, batzuetan, gatazkaren intentsitate emozionala maila handira iristen denean, beharrezkoa dela intentsitatea jaisten laguntzea, “kontsolatzea” edo “eraso” baten emaitzari kasu egitea beste ezeren aurretik, gero konpontzeari ekiteko. Hasiera batean, asmoa da beraiei horretan ere laguntzea, bi alderdien emozioak aintzat hartuz eta gorputz-lanaren bidez lasaitzen lagunduz. “Bandoetako” baten edo bestearen alde hasi barik. Horretarako, hainbat teknika erabil ditzakegu, hala nola arnasketa, bistaratzea, time out edo bakarraldiak lasaitzeko, … Tresna horiek eraginkorrak izan daitezen, egunerokoan trebatu behar dira horiekin. Gatazka edo gainezkatze emozionaleko une jakin batean bakarrik erabili gura baditugu, ez dira hain eraginkorrak izango. Gure egunerokotasunean integratuta egon beharko lukete (bai familian eta bai maila pertsonalean aita/ama gisa). Nire seme-alaben gatazka baten aurrean nik ere “gainezka” egiten badut, gizatiarra izango naiz eta, gizatiar izanik, ezingo diet hainbeste lagundu.

En función de la edad de los/as niños/as, de su temperamento, de sus habilidades para la gestión de emociones, de cómo van cubriendo sus necesidades de pertenencia e importancia dentro de la familia y cómo podamos gestionar nuestras propias emociones y formas de resolver conflictos como personas adultas, podrá ser más fácil o difícil. Es un PROCESO DE APRENDIZAJE.

Umeen adinaren, jite edo izaeraren, emozioak kudeatzeko dituzten trebetasunen, familiako kide izateko eta garrantzitsuak sentitzeko beharrizanak asetzeko moduaren arabera, eta heldu gisa ditugun emozioak kudeatzeko eta gatazkak konpontzeko ditugun moduen arabera, errazagoa edo zailagoa gerta daiteke.IKASKUNTZA-PROZESU bat da.

En cualquier caso, hay que contemplar que:

  • -cada niño o niña es diferente (aun siendo hermanos/as)
  • -no se trata de actuar como “Salomón” decidiendo “yo adulta ” siempre
  • -no es cuestión de dar “lo mismo” de forma igualitaria a cada parte siempre para ser justos/as. Una cosa es la “igualdad” y otra la “equidad”.

 

Une jakin batean, konpontzen ahalegindu daitezen utzi ostean, geuk eskaini diezazkiekegu konpontzeko aukerak, baldin eta gauza apur bat “enkistatuta” badago edo oso txikerrak badira. Hainbat aukera edo alternatibaren artean hautatzen utz diezaiekegu, edo, egoera oso blokeatuta badago, jada erabakita eman bidea.

Edozelan ere, kontuan hartu behar da:

  • ume bakoitza desberdina dela (neba-arrebak izanda ere).
  • kontua ez da “Salomonek” lez jokatzea beti “ni helduak” erabakiz.
  • kontua ez da alde bakoitzari berdintasunez “gauza bera” ematea beti zuzentasunez jokatzeko. Gauza bat da “berdintasuna” eta beste bat “ekitatea”.

Hau da, ahal duten neurrian, gatazka beren kabuz konpontzea edo ahalegintzea bilatu behar da horretarako tresnak emanez, eta, esku hartu eta erabakiren bat hartu behar badugu, alderdi bakoitzari benetan behar duena “emango” diogu eta asertibitate emozionala bezalako trebetasunak sustatuko ditugu. 

Eta, edozelan ere, horrelako tresnak erabili ostean egoerak zaila izaten jarraitzen badu denboran zehar, ikusi beharko genuke zelan ari garen konpontzen seme-alaba bakoitzaren kide izateko, garrantzitsua izateko eta ekarpena egiteko premia edo beharrizanak, eta zein den haien egoera emozionala.

Bego Ruiz, psikologoa

Egokitzen programa

egokitzen banaketak

Data luzatu egin dugu data izena emateko: Urriaren 1era arte. Idatzi mezu elektroniko bat bbkfamily@bbk.eus helbidera. 

BBK Family Learning

×