Gizonak, nola sentitu dira konfinamenduan?

COVID 19 eragina

Duela egun batzuk iragarri genizuen BBK Familytik online galdetegi bat prestatu genuela, COVID-19ren krisiak Bizkaiko etxeetan izan duen eragina aztertzeko datuak biltzeko. Konfinamenduan ordenagailua partekatu behar izan duzue? Zure seme-alabek zailtasunak izan dituzte eskolak jarraitzeko? Familiak ikastetxetik babestuta sentitu zarete? Zure enpresak erraztu al du familia bateragarri egitea? Zer ikasi duzue?

Datuak bildu diren lehen bi asteetan, ikusi ahal izan dugu emakumeak gehiago sentitu direla parte hartzeko prest, eta inkestari erantzun dioten pertsonen % 27 baino ez dira gizonak. Emakumeek eta gizonek izan dituzten bizipenen ikuspegi osoagoa lortzeko, galdetegian gizon gehiago sartzea gustatuko litzaiguke.

Galdetegia betetzera eta ezagutzen dituzun gizonen artean zabaltzera gonbidatzen zaitugu (bikotekidea, lagunak, anai-arrebak, bizilagunak, laguntzaileak, bazkideak). Etxeko pertsona bakoitzak galdetegi desberdin bat bete dezake. Honako esteka honetan eskura daiteke galdetegia: https://www.encuestafacil.com/RespWeb/Cuestionarios.aspx?EID=2646623

10 eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeentzako galdetegi espezifiko bat ere prestatu dugu, esteka beraren bidez eskura daitekeena. Oso interesgarria izango da bertatik bertara bizi dugun egoerari buruz duzun ikuspegia ezagutzea; horregatik, eskertuko dizugu adin horretako seme-alabak, ilobak, bizilagunak eta lagunak parte hartzera animatzea. Aurreko esteka beraren bidez sar daiteke galdetegi honetara.

BBK Family Learning

×