Gazte Change, nerabeen benetako parte-hartzearen aldeko apustua egiten duen ekimen berritzailea Bilbon

Lagunarte Elkarteak, BBK Familyk y UNICEF Euskal Herriko Batzordeak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 30. Urteurrena modu berezian ospatu dute, nerabeak protagonista izanik

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 30. urteurrena dela eta, Haurren Munduko Egunaren inguruko ekimenen barne, Lagunarte Elkarteak, BBK Familyk eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak ostiral honetan, azaroaren 22an, 18:00etatik 20:00etara bitartean ‘Gazte Change’ ekitaldi berritzailea antolatu zuten. Nerabeek antolatuta eta nerabeei ahotsa eman, entzun eta parte hartzeko eskubidea bultzatuko duen espazioa eskaintzea helburu zuen ekintza da.

Bilboko Areatzan kokatuta dagoen BBK Familyren Domo karpan ospatuko da, bertaratzen diren 15-18 urte bitarteko gazteek sei aurkezpen arinez gozatu zuten, interesatzen zaizkien gaur egungo gaien inguruan: klima aldaketa, elikadura eta ohitura osasuntsuak, immigrazioa, goi mailako kirola, nortasun eskubidea, generoa … Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 30. urteurrena dela eta, festa hori beteko duten emanaldiekin tartekatuko direlarik.

“Ekitaldi berezi hau urte berezi batean nerabeen parte-hartze aktiboa bultzatzeko gunea izatea nahi dugu, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 30. urteurrena modu desberdinean ospatzeko. UNICEFen jakin badakigu nerabeek esaten digutela, gaur inoiz baino gehiago, ozen eta garbi, etorkizun hobea izateko neurriak hartzeko unea dela. Gazte Change ekimenarekin gure aletxoa jarri nahi dugu”, azaldu zuen Elsa Fuente UNICEF Euskal Herriko Batzordeko koordinatzaileak.

“BBK Family-tik ekimen hau babestu nahi dugu eta nerabeei espazio bat eskaini nahi diegu interesatzen zaizkien gaiei buruz hitz egiteko eta, ekimenaren izenak dioen bezala, gizarte hau iraunkorragoa eta berdintsuagoa izateko beharrezko diren aldaketak egiten saiatzeko”, zion Ainhoa Allende BBK Family-ko koordinatzaileak.

Lagunarte Elkartea Unibertsitatera iritsitako ikasle talde baten ekimen modura jaio zen, baina gizartean eragin positiboa sortzeko irrikaz. Ildo horretatik, “pozik gaude Gazte Change bezalako proiektuetan parte hartzearekin, gizarte hobearen garapenean hain garrantzitsua den eta gaurkotasunean eta etorkizunean paper erabakigarria izango duten gazteei tokia ematen dielako”, adierazi zuen Rocío Cámara Lagunarte Elkarteko presidenteak.

PARTE HARTZAILEAK:  

Moussa Keita: ‘Inmigrazioa ez da arazoa’.

Natalia Sainz: ‘Osasun ebolutiboa: leizeetatik ikasgelara’

Jone Ibáñez: ‘Emakumea eta goi mailako kirola’

Alex Martinez : ‘Zergatik da hain garrantzitsua aldaketa klimatikoari aurre egitea?’ #FridaysForFuture

Vera Alonso: ‘Ez dut neska izan nahi’

Hasier García: ‘Bestelako maskulilnitateak’

Marta Perez eta Nekane Diez: ‘ Emakumea goi mailako kirolean ‘

 

Menu

BBK Family Learning

×