Familiako elkarbizitza sanoa eta adimentsua izateko “formula” bat nahi duzu?

Familia guztiek “formula” bat nahi dute familiako elkarbizitza sanoa eta adimentsua izateko, mugak era egokian jartzeko, negoziatzeko, diziplina era positiboan erabiltzeko, seme-alabak baldintzarik gabe maitatzeko, ohiko gatazkak jakinduriaz kudeatzeko, gure onetik ez ateratzeko, haurren autoestimua eta erantzukizuna sustatzeko, konfiantza izateko eta haurren autonomia errespetatzeko… Edozein familiak bete nahi dituen hezkuntza helburuak dira.

“Formula” hori bilatzerakoan, seme-alabak hezteko moduari buruzko erreferentzia ugari iristen zaizkie familiei. Erreferentzia horiek, batzuetan, kontraesanean egoten dira, ez dute oinarri zientifikorik izaten eta ez dute ia esperientzia zorroztasunik izaten. Hezteko moduari buruz Interneten kontsulta eginez gero, liburu bat edo artikulu bat irakurriz gero, hainbat gauza gerta daitezke. Zehazki:

  1. Gerta daiteke hezkuntza eredu bat eta kontrakoa ere gomendatzea.

2. Gomendioak “mezu zuzentzailez” eta familiek egin behar ez duten horri buruzko informazioz josita egon ohi dira, egin daitekeen horri buruzkoak izan beharrean.

3. Familietara iristen diren informazio batzuk “handiustetzat” jotzen dituzte, hizkuntza generikoa (eta batzuetan teknikoegia) barra-barra erabiltzen baitute, eta ez dute laguntzen errealitatea ikusten, eta ez dute uzten egunerokoan praktika hezigarriak aldatzen.

Familiek profesionalei argitasuna eskatzen diete elkarbizitza hobetzen duten tresnak eskaintzen dituztenean. Tresna horiek ahalik eta dibulgatiboenak eta praktikoenak izatea eskatzen dute eta efizienteak izatea ebidentzia enpirikoarekin frogatuta.

FAMILIA ADIMENTSUA da, aplikatu den ia 30 urtean, milaka etxetan eraginkortasunez funtzionatu duen esku hartze proposamen bat. Proposamen hau familiako elkarbizitza adimentsua sustatzeko da eta hauek dira bere ezaugarriak:

UNIBERTSALA: gure gizartearen eratzeko modua bezala, hainbat pertsonarentzat eta familiarentzat erabilgarria izan daiteke. Proposamena edozein familia motatara, hezkuntzako eta psikologiako edozein arazotara eta hiru urtetik aurrera edozein adinetara egokitzen da. Hainbat herrialdetan, kulturatan eta elkarbizitza nukleo familiarretan probatu da.

SISTEMATIZATUA: familiekin jardun aurretik, jardun bitartean eta jardun ondoren informazioa bildu dezake. Informazio bilketa horrekin erabakiak hartzea erraztu nahi da, prozesuaren edozein zatitan elkarbizitza hobetzea lehentasuna izanik.

DIGITALIZATUA: Habilmind plataformaren bidez, familiekin lan egiten duten familiek eta profesionalek era azkarrean eskura dezakete prozesu ebaluatzaile hau elkarbizitza familiar adimentsu bat lortzeko.

SINPLEA eta BISUALA: esku hartzeko modu bat da, familiako elkarbizitza ebaluatzeko modu bat da edozein familiarentzat eskuragarria, gertuko hizkuntza, dibulgatiboa eta teknizismorik gabea erabiltzen duena. Helburua da psikologiak benetan eragitea pertsonen eta familien ongizatean eta zoriontasunean.

POSITIBOA: familiek beraien indargune hezigarriak detekta ditzakete, eta, horrela, elkarbizitza hobetzeko aldaketak ekar ditzaketen estrategia motibazionalak susta daitezke. Familia guztiek hobera egin dezakete.

PREBENTIBOA: gaur egungo eta ohiko edozein elkarbizitza gatazka konpontzen laguntzeaz gain, prebenitzen eta aurre hartzen laguntzen du. Aurre hartzeko jokabidea, jokabide adimentsua da, zeren etorkizuneko desdoitze psikologikoak eta edozein testuinguru sozialetako arazoak prebenitzen laguntzen baitu.

FAMILIA ADIMENTSUAren esparrua gurasotasun positiboa da. 2006an, Europako Kontseiluak gurasotasun positiboa kontzeptua sortu zuen. Zehazki, horrela definitzen du:

Gurasotasun positiboa da gurasoen portaera haurraren interes gorenean oinarritzea, gurasoek haurra zaintzea, haurraren gaitasunak garatzea, bortitza ez izatea eta errekonozimendua eta orientazioa eskaintzea, haurraren garapenerako mugak ezartzea barne.”

Gurasotasun positiboak definizio honetan zentratuta jarduten duten esku hartze ereduak bilatzen ditu. Gure FAMILIAKO ELKARBIZITZA ADIMENTSUAren ereduak, semaforo adimentsuaren tresna buruan dela, puntuz puntu betetzen ditu gurasotasun positiboaren alderdiak:

–      gurasoen portaera:  gurasoen jarrera, guraso gisa dituzten abileziak funtsezkoak dira. Adin txikiko batek portaera arazoak baditu, garrantzitsua da lehenik helduen munduari begiratzea, gurasoei egiten duten horretan arreta jartzen laguntzea, dituzten abilezietan arreta jartzea. Helduen munduari beti eskaini behar zaizkio tresna hezigarriak, eta semaforo adimentsuak gurasoen abilezien bidez egiten du.

–      haurraren interes gorena: helburua da adin txikikoen ongizatea lortzea. Xedea da arduratsuak izateko baldintzak ezartzea, haurrek emozioak adierazi ahal izateko eta modu integralean garatzeko. Elkarbizitzan arazoak daudenean, gatazkak daudenean, ez dugu nahi haurra seinalatzea, ezta esku hartzearen arretagunea izatea ere. Semaforo adimentsuak aldaketarako erdigunea helduen munduan jartzen du adin txikikoen ongizatea eta osasuna sustatzeko.

–      haurra zaintzea, eta haurraren gaitasunak garatzea: seme edo alaba bat jaiotzen denean erabateko mendekotasuna duen pertsona da, eta hezkuntzaren helburua da pertsona independenteak izatea. Prozesu honetan garrantzitsua da beraien gaitasunak indartzea beraien etapa ebolutiboari egokituta. Semaforo adimentsuan kolorez aldatzeak hori errazten du.

–      bortitza ez izatea: jardunbide egokietan oinarritzen da zigorrak, oihuak, mehatxuak edo indarkeria atzean utziz. Tresna hezigarriak eskaintzen dira, eta horiek mugak jartzea eta ohiko gatazkak kudeatzea orekatzen dute, maila emozionalaz ahaztu gabe. Semaforo adimentsuko gurasoen abilezien helburua da atseginak izatea emozioekin, baina koherenteak izatea jarrerekiko, xantaiak, manipulazioak, zigorrak eta antzekoak erabili gabe.

–      errekonozimendua eta orientazioa eskaintzea: gurasoak seme-alaben gidariak dira, aldaketaren eta elkarbizitzaren hobekuntzaren protagonistak dira. Gidari fidagarriak, aurresangarriak eta eskuragaiak izaten ikasi behar dute. Semaforo adimentsua gidari izaten laguntzen dien tresna bat da.

–      haurraren garapenerako mugak ezartzea barne: adin txikiko batek ilusio bat duenean, gurasoek jarri behar dizkiote mugak ilusio horri. Ilusioari kolore bat ezartzen zaio, zeren denari ezin zaio BAIETZ esan, ezta denari EZETZ ere. Elkarbizitzako koloreetan oreka bilatzen jakin behar da.

Laburbilduz, erraz, arin eta era ulergarrian gauzatzeko moduko esku hartze programa bat da; familiekin eta haurrekin lan asko egin osteko esperientzian oinarrituta diseinatu da; gure gizartearen eratzeko modua bezala, hainbat pertsonarentzat eta familiarentzat erabilgarria izan daiteke; eskaintzen duen metodologiaren helburua da, batik bat, familiei laguntzea osasunarekin eta ongizate psikologikoarekin erlazionatutako arazoak prebenitzen, haurrak eta nerabeak pertsona onak izan daitezen.

Eta erronka bat gelditzen zaigu. Hori horrela dela egiaztatzen duen ebidentzia zientifikoa bilatzea. Deustuko Unibertsitatea, bere FAMILYPSYCH taldearen bidez, gure metodologia ari da ikertzen. Ikerketan parte hartu nahi duten gurasoak behar ditugu, etorkizun hurbilean erabilgarria izan dadin familia askorentzat. Animatzen al zara?

Antonio Ortuño., psikologoa

Familiako bizikidetza inteligentea tailerraren aurkezpenean parte hartu nahi duzu? Hartu zure plaza doan hemen.

BBK Family mediatekan dauden materialak laguntza emateko

Gai honekin harremana duten BBK Familyl bideoak:

Menu

BBK Family Learning

×