Ezagutu BBK Familyren jarduerak Familiaren Nazioarteko Egunean

BBK Familyk hilabete honetan zehar hainbat ekintza antolatu nahi ditu Familiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hasteko, “Hitzetik harago” jokoa oparitu nahi dizuegu. Psikologo talde batek BBK Familyrako diseinatutako jokoa, gure familia hobeto ezagutzeko. Beherago azalduko dizugu nola lortu.

Hitzetik harago jolasa

Zerk egiten ditu benetan zoriontsu nire seme-alabak? Zerk sufriarazten die? Zer dakite nire seme-alabek nitaz? Eta nire familiak egunero aurre egin behar dien beldurrei buruz? Zenbat dakigu elkarri buruz? Familian denbora asko pasatzen dugu, eta gehienetan egunerokoak ez digu uzten solasaldi lasai batez gozatzeko esertzen, edo agian ez dakigu nola ireki gure seme-alabekin elkarrizketa bat ikasketez edo konpondu beharreko arazoez harago.

Bestalde, gu ere ezezagunak gara gure seme-alabentzat. Zerekin amets egiten genuen gazteagoak ginenean? Nor ziren gure lagunik onenak? Zer bihurrikeria egiten genituen beste garai batzuetan? Familiari elkar gehiago ezagutzen, geure historiari eta kide bakoitzaren indibidualtasunari buruzko jakin-mina sustatzeko elkar entzuten, emozioak beldurrik gabe adierazten eta familia-ekintza eraikitzaileei aurrea hartzen lagunduko dien jolasa izan nahi du.

Hitzetik harago jolasa erabili ondoren, ez da ezer berdina izango familian, konplizeagoak izango zarete, zuen familia komunikatiboagoa izango da eta, batez ere, elkartuagoa egongo da. Jokoa lortu nahi baduzu, idatzi mezu elektroniko bat bbkfamily@bbk.eus helbidera.

Family Check: bikotekideii zuzendua

Ekainaren 3an hasiko den “Family Check” tailerra ere jarri dugu martxan. Doako online programa da, zuen familia-proiektua berrikusteko. Guraso bakarreko familiei eta bikoteei zuzendua (ezinbesteko baldintza da bikotea saio guztietara joatea).

Pentsatu eta hitz egin duzu inoiz bikotekidearekin familian bizi nahi duzun moduari buruz? Zure bikotekidearekin zuen bizikidetzari buruz, erabakiak nola hartzen dituzuen, komunikazioa nola hobetu dezakezuen, krisiak nola bihur ditzakezuen… hausnartzeko gune bat eskaintzen dizugu.

Bikotea indartzen dugun heinean, familia-sistema hobetzen dugu. Askotan, errutinak ez digu pentsatzen uzten, eta gure proiektua nolakoa izatea nahi dugun hausnartu behar dugu. Family Checkek horretarako aukera emango dizue.

Bi orduko lau saio izango dira ekaineko ostegunetan: 3,7,17, 24.

Ikastaro honetan izena ematen duzuenean, mezu elektroniko bat bidaliko dizuegu dokumentu batekin, zuen familiaren aurkezpen labur batekin bete dezazuen. Ondoren, elkarrizketa pertsonala egingo dizuegu (telefonoz edo online), programa zuen beharretara egokitzen den ikusteko eta tailerra nolakoa izango den azaltzeko.

Plazak mugatuak dira eta maiatzaren 28ra arte eman dezakezue izena. Erreserbatu zure doako lekua.

Tailerra Nola lagundu zure seme-alabei jolasean

Batzuetan ematen zuen gure seme-alabekin bizitzea etxeko lanak egitera eta asteburuetan tarteren bat ateratzea lortzera mugatzen zela. Gure planteamendua bizitzeko eta elkarrekin bizitzeko plazera berreskuratzea da, interesatzen zaiena laguntzeko espazioak aurkitu ahal izatea, ikaskuntza sakonak eta hazkundea interesarekin lotuta daudelako. Eta, aldi berean, pertsona heldu gisa plazeretik jolasteko eta ikasteko dugun beharrarekin topo egitea.

Tailer honetan gogoeta hauek egingo ditugu:

• Zer da “jolastea”? Pertsonok interesetik eta atseginez ikasteko dugun modua.

• Nola lagundu gure seme-alabengan agertzen diren interesei.

• Zer baldintza eskaini nahi dizkiegun gure seme-alabei eta zer baldintzatan bizi nahi dugun pertsona helduok.

• Zer esanahi eman nahi diogun familia-bizitzari eta zer leku betetzen duen gure bizitzan.

Egunak: ekainak 1, 8 eta 15, asteartea

Ordua: 18: 00etatik 20: 00etara

Tokia: online

Vega Martín de Dirayak emana

Erreserbatu zure doako lekua!

BBK Family Learning

×