XVI. MAGIAREN TOPAKETA

Adiskideok:
Bilboko Udaleko Kultura Sailak XVI. MAGIAREN TOPAKETA jaialdira gonbidatzen zaitu. Topaketa urrian izango da, Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetan. Erakusketak, hitzaldiak, galak eta magiari buruzko emanaldiak izango dira. Era berean, gure web orriak eta sare sozialak bisitatzea gomendatzen dizuegu, Sail honek antolatzen dituen jarduerei buruzko informazio eguneratua eta zehatzagoa aurkitzeko.