Tailerra: Etxe irakurleak: nagusiak eta haur literatura

Helduei zuzendutako jarduera honetan. Haur literatura izango da aztergai, irizpide kritikoa garatzeko.
Helburuak:
-Haur literatura ezagutzea.
-Pertsona helduak motibatzea, umeekin irakurketa partekatua egin dezan.
-Haur literaturaren irakurgaiak aztertzea ganorazko ikuspuntu kritikoaz
baliatuta.
Ezaugarriak
- -16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.
- -Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da.
- -Izen-emateak webguneko formularioaren bitartez soilik burutu ahal izango dira. Ez dira egingo, berriz, Foru Liburutegiko beheko solairura bertaratzen.
- -Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko.
- -Maskara propioa erabili behar izango da etengabe, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere.
- -Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.
- –Deskargatu programa
Datak: urriaren 1etik azaroaren 26ra (hamabostean behin, ostegunetan)
Ordutegia: 18:00-19:30 h
Tokia: Foru Liburutegia, 2. solairua, Hitzaldi Aretoa
Inskripzioa: irailaren 15etik 30era Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz)
Hizkuntza: euskaraz