Inondik inora

Inondik inora
Date: 15 March, 2020
Time: 00:00 - 00:00
Location: Sala BBK, Gran Vía
Agenda EUS

Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez.

“Inondik inora” umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da. Benetan Be konpainiak, ZUBI egitasmorean eskutik jaio den proiektua, sortutako lehenengo ikuskizuna, Euskal Herriko konpainia desberdinen partaidez osatuta.

Hizkuntza: euskaraz

Adina: 4 urtetik aurrera

Prezioa: 6 euro (Deskontua: 1€ Kutxabankeko txartelekin)

BBK Family Learning

×