Hostopoak: familia programak

Start date: 25 May, 2021
End date: 23 December, 2021
Time: 00:00 - 00:00
Agenda EUS

Euskararen Interpretaziora 4 eta 10 urte bitarteko umeekin etortzeko proposamen dibertigarri bezain hezigarria da “Hostopostoak”. Ekimenaren helburua euskaraz eta familian jolastea da. Horretarako, mahai-jolas erraldoi batez baliatuko gara. Gauza berriak ikasi, jende berria ezagutu eta euskarara gehiago gerturatzeko aukera bikaina da hau.

Egutegia:
Hileko azken larunbatetan. Maiatzaren 29ean hasiko da eta urtea bukatu arte egingo da.
Nork parte har dezake?
4 eta 10 urte bitarteko umeak dituzten familia zein taldeek
Parte-hartzaile kopurua:
3 lagun gutxienez eta 6 gehienez*. Hiru umeko heldu batek egon beharko du. *Covid egoerak iraun artean
Ordutegia:
11:00 – 14:00
Txandak:
1. txanda: 11:00 – 12:00
2. txanda: 12:00 – 13:00
3. txanda: 13:00 – 14:00
Iraupena:
50 minutu
Prezioa:
Doan

Erreserbak:
944 028 081

Familiako jolas kooperatiboaren alde egin dugu, parte-hartzaile guztien irudimena eta ahalmen sortzailea sustatzen direlako. Familia zein taldearen harremanak hobetu, gozatu eta konplizitatea bultzatzea ditugu helburu. Finean, euskararen balioa, errespetua, entzutea, elkarrizketa, sormena eta irudimena landu nahi ditugu.

Menu

BBK Family Learning

×