Osasun emozionala zaintzeko tresnak eta baliabideak

Uda aurreko azken online jardunaldia:
Eva Bachek osasun emozionala zaintzeko gako batzuk emango dizkigu eta gai hauei buruz berba egingo digu:
- Osasun emozionala, osasunaren zutabe gisa.
- Zertarako gura ditugu tresna eta baliabide emozionalak?
- Zer emoziotarako behar ditugu? Oinarrizko emozioak eta emozio-estiloak
- Autoerregulaziorako baliabideak: norberaren emozioetarako tresna-kutxa
- Erabiltzeko jarraibideak.
Eva Bach-i buruz:
Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna da UBn (Bartzelonako Unibertsitatean). Pedagogoa, irakaslea, idazlea, hizlaria, prestatzaileen prestatzailea, familia-orientatzailea, unibertsitateko master eta graduondokoen irakaslea, eta bi seme-alabaren ama.
Zazpi urteko irakaskuntza-esperientzia Haur eta Lehen Hezkuntzan. Hezkuntza emozionalaren aitzindaria eta sustatzailea familian eta eskolan Katalunian eta beste erkidego batzuetan. Hainbat libururen egilea eta egilekidea: Madres y padres influencers (2019), Educar para amar la vida (2017); La belleza de sentir (2015); Por amor a mi familia (2013); Adolescentes “Qué maravilla” (2008); La Asertividad. Para gente extraordinaria (2008); etab.
Hartu zure sarrera dohainik hemen.