Iniciativas del Athletic

Haurrentzako aisialdi ekimenak etxean egiteko

2020, apirila, 1 - 2020, apirila, 22

Cuando queráis hacerlas.

En casa

Bere gizarte-konpromisoaren barruan, Athletic Clubek, Haurren Babeserako ATERPE Programaren bitartez, hainbat jarduera eta ekimen proposatu ditu berrogeialdi hau familientzat eramangarriagoa izan dadin etxean.

Etxean dauden haurren eta familien aisialdirako aterpe eta babes gune izan nahi du ATERPE GUNEAK, familia jarduera erraztuko duten aisialdi eta entretenimendu ekimenak planteatuz.

Jarraian proposatzen duguna haurrek beren familiarekin batera egin ditzaketen ekintza-ideiak dira, bizikidetza osasuntsu eta positiboa indartzeko eta sortzeko.

  1. 1. FAMILIAREKIN JOLASEAN / Atxikimendu segurua

Batzuetan ez daukagu denborarik gure seme-alabekin jolasteko. Orain badaukagu, eta garrantzitsua da haiekin jolastea. Edozein joko teknologikotaz edo mahai-jokoz gain, guk futbola dugu gogoko eta Athleticekoak gara. Egin dezagun horrekin zerikusia duen zerbait.

Etxean futbol txapelketa bat antolatzeko denbora izan dezazuela proposatzen dizuegu. Futbol-korridorea.

  • Eraiki futbol-zelai bat etxean: korridore bat, bi aulki…
  • Birsortu Athleticek parte hartuko duen partida bat.
  • Imajinatu, amets egin, gozatu familian.

  1. 2. TALDE-LANA ETA BERDINTASUNA

Etxeko lanak ardura partekatua diren arren, garrantzitsua da familia osoak etxeko zereginak batera egin ahal izatea elkarrekin gauden une honetan.

Proposatzen dizuegu:

  • Etxeko lanak gurasoekin egitea Athleticeko jantziren batekin jantzita.
  • Athleticen motiboak dituen gozoki bat edo tarta bat edo gure klubean oinarritutako apaingarri bat prestatzea elkarrekin.
  • Gure koloreetan edo balioetan oinarritutako menu bat prestatzea.

3. IRAKURKETA ETA IKERKETA

Irakurtzea eta ikertzea zeregin garrantzitsuak dira berrogeialdiko egoera honetan jarraitzen dugun bitartean. Hezkuntza ezin da alde batera utzi, eta ikasten eta hezitzen jarraitzeko exijitu behar diogu gure buruari.

Proposatzen dizuegu:

  • Athletic Clubekin lotutako libururen bat irakurtzea eta zuen iritziaren laburpena idaztea.
  • Gure emakumezkoen edota gizonezkoen jokalariren baten biografia bilatu eta bere jaiotze-datari erreparatzea. Gero, bilatu data horretan bertan jaiotako pertsonaia historikoren bat, eta egin erredakzio txiki bat Athleticen jarraitzaile izan balitz bere bizitza izango zatekeenean oinarrituta. IMAGINAZIOA.

  1. 4. IRRATI-TAILERRA

Proposatzen dizuegu:

  • Athleticek Errege Kopako edizio honetan sartutako edozein gol aukeratzea.
  • Zuen golaren kontaera grabatzea.
  • Gola oihukatzea eta familian ospatzea.

Goza itzazue guztiak, eta ez zalantzarik izan: e-mailez bidali (aterpe@athletic-club.eus) edo klubeko sare sozialen bidez.

Hits: 7

BBK Family Learning

×