Hartu sarrera Errege magoak ikusteko

Start date: 3 January, 2023
End date: 5 January, 2023
Time: 17:00 - 21:00
Location: Bilboko kaleetan eta Udaletxeko Arabiar Aretoan
Agenda EUS

ASTEARTEA, URTARRILAK 3, goizeko hamarretatik aurrera, 800 sarrera eskainiko dira Bilbao Kultura web-orrian. Erreserba bakoitzeko gehienez ere 4 sarrera eskuratu ahalko dira adingabeentzat (haietako bakoitzarekin bi heldu joan ahalko dira, gehienez).

Errege Magoen Kabalgata ere murrizketarik gabe itzuliko da Bilboko kaleetara datorren ostegun arratsaldean, urtarrilak 5. Olentzerok eta Mari Domingik Ekialdeko Erregeei txanda emango diete, beraz. Erregeek, desfilea egin ondoren, haurrei harrera egingo diete Udaletxeko Arabiar Aretoan. Horrela, umeek Meltxor, Gaspar eta Baltasarri euren nahiak azalduko dizkiete.

Kabalgata udaletxean amaituko da, eta han Ekialdeko Errege Magoek ohiko mezua adieraziko dute balkoi nagusitik. Une horretatik aurrera, 20:00etan, nahi duten haurrak Arabiar Aretora sartu ahal izango dira, Meltxor, Gaspar eta Baltasar aurrez aurre ezagutzeko eta agurtzeko.

Itxaronaldia arintzeko, 800 sarrera jarriko dira herritarren eskura dohainik BIHAR, ASTEARTEA, URTARRILAK 3Bilbao Kultura web-orrian, 10:00etatik aurrera. Erreserba bakoitzeko 4 sarrera eskuratu ahal izango dira gehienez. Adingabe bakoitza bi helduk lagunduta joango da, gehienez (helduek ez dute gonbidapenik beharko).

Menu

BBK Family Learning

×