Gazte Change Geure Buruan

Date: 18 November, 2022
Time: 18:00 - 19:30
Location: Sala Multibox EITB
Gure ekitaldiak

STREAMINGEN BIDEZ ERE IKUS DEZAKEZUE:

https://www.eitb.eus/es/noticias/actualidad-en-directo/

Gazte Change #geureburuan

Lagunarte Elkarteak, BBK Familyk eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak bat egingo dute laugarren urtez Bilboko Multibox aretoa EITBn egingo den ekitaldi berritzailean, azaroaren 18an, 18:00etan, Haurren Munduko Eguna dela eta. Haru zure sarrera doan hemen.

Aurten hurrengo hizlariek parte hartuko dute:

Joseba Loyarte, 21 urte: “Distira egiten duen guztia ez da urrea”. Bere bizitza eta kirolarekin eta modelismoarekin izan duen harremana kontatuko du, pasioa eta, aldi berean, etengabeko erronkak eta hobekuntza ekarri dioten bi mundu.

Unai Garma , 25 urte: “Egin apustu zure alde, ez jokatu”. Ludopatia ez da sendatzen, baina bertatik atera daiteke. Horri aurre egiteak, egunerokotasunean zehar izugarrizko erronka suposatzen du. Unai birgaitutako apustularia da, A90º proiektuaren sortzailekidea eta Ekintza-Aluviz elkarteko boluntarioa, aldaketa bultzatzeko talde-terapiak zuzentzen dituena.

Zuzka Mateo , 21 urte: “Nire buruarekin bizitzen ikastea”. Egunez egun nahaste batekin bizitzea nola den erakutsi nahi du, baita hori nola sendaezina izan daitekeen, baina ez trataezina.

Alain Megaka , 21 urte: “Goi mailako ni baten aseezin bilaketa”. Denok gaztaroan bizi dugun garai batetaz hitz egingo du, zeinetan maila fisiko, psikiko, sozial eta profesionalean salto bat eman edo median geratu erabaki behar dugun. Salto horrek gure bizitzako alderdi guztiak aldatuko ditu, baina poztasun paregabea itzuliko digu.

Gorka , 13 urte: “ Bizitzaren bi alderdi” . Hitzaldi honek pertsonei inposatzen zaizkien rolak eta horiek mantentzeak egunerokoan presioa nola sortzen duen erakutsi nahi du.

Maren , 22 urte: “Bizipenak musikaren bitartez onartzen.”. Hainbeste sentimenduei aurre egiteko tresna omen da musika. Geure buruko hainbat korapilori hitzak jartzen dizkion ahotsa. Musikari moduan bere ibilbidea horrela hasi zen. Bizipenak abesten, lotzen, ulertzen eta partekatzen. Hau, bide horren jira-birak eta sorkuntzaren inguruko solasaldi bat da.

Gainera, beste artista batzuek hartuko dute parte : alde batetik,  Iraia Cambra Herrero, abeslari eta gitarrista gisa eta Bilboko Dena dantza eskola beste alde batetik.

Hartu zure sarrera doan hemen.

Menu

BBK Family Learning

×