“Familiak eta hazteko gaitasunak: Bizkaiko familien beharrei buruzko azterlana aurkeztuko dugu.

Date: 25 November, 2022
Time: 09:30 - 13:30
Gure ekitaldiak

BBK Familyk datorren bariku edo ostiralean, azaroak 25, Bizkaia Aretoko Baroja gelan “Bizkaiko familien beharrizanei buruzko azterketa. Gurasoen gaitasunak hazkuntzan” lanaren emaitzak eta ondorioak jakinaraziko ditu.

Txosten honen bidez erantzuna eman gura izan zaie honelako itaun edo galderei: “Zer guraso-gaitasun dituzte Bizkaiko familiek? Zer ahulezia eta zer indargune dira ohikoenak? Gaur egun, seme-alaben hazkuntzarako, zer laguntza-mota erabiltzen dute Bizkaiko familiek, eta zergatik?”

9:30etik 13:30era egingo da, eta bertan izango dira Enrique Arranz, UPV/EHUko Familiaren Psikologiako katedraduna; Pepa Horno psikologoa eta haurtzaroan, afektibitatean eta babesean aholkularia; eta Mar Romera, irakaslea, pedagogoa eta psikopedagogoa.

Noiz: Azaroak 25, 9:30-13:30 h

Non: Bizkaia Aretoan

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago emango dizuegu.Plaza hartzeko sakatu hemen

Menu

BBK Family Learning

×