Bolueko esploratzaileak

Date: 27 December, 2022
Error: please reset time.
Agenda EUS

“Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta abar. Gomendatutako gutxieneko adina: 8 urte.

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

Ekintza hasteko ordutegiak: 10:30 eta 11:30.

Menu

BBK Family Learning

×