Egokitzen programan izena emateko epea luzatu dugu

Start date: 9 December, 2022
End date: 12 January, 2023
Time: 00:00 - 00:00
Gure ekitaldiak

*2023ko urtarrilaren 12ra arte izena eman dezakezue. PARTE HARTZEKO BEHARREZKOA DA ELKARRIZKETA EGITEA. Behin izena emanda, zurekin harremanetan jarriko gara.

Kezkatzen zaitu zure seme-alabak banantzeak? Egokitzen programa prebentiboa da, guraso bananduei seme-alaben estresa minimizatzeko ezagutza eta trebetasun egokiak garatzen laguntzen diena, dibortzioaren ondorioz eta prozesu horrek dakarrena.

Programa honek bi talde ezberdinekin lan egiten du: bata, banantze-prozesuan dauden edo jada bananduta dauden gurasoena, duela sei hilabetetik elkarrekin bizi ez direnena, eta, bestea, 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilena, programan parte hartzen duten gurasoen seme-alabena.

Egokitzen-ek 11 saio ditu (asteazkenero, urtarriletik martxora. Programan parte hartzeko beharrezkoa da elkarrizketa bat egitea. Emailez zurekin harremanetan jarriko gara.

Deustuko Unibertsitateak bermatzen du Egokitzen programa.

Izena emateko: idatzi mezu bat bbkfamily@bbk.eus helbidera.

Programa hori Bilbon (Bizkaia) egingo da, aurrez aurre.

Menu

BBK Family Learning

×