BIlboko Kalealdia

Bilboko Kalealdia

2021, ekaina, 27 - 2021, uztaila, 3

Ekainaren 28tik uztailaren 3ra ospatuko den Jaialdiak aurre-estreinaldi bat, bost erabateko estreinaldi mundialak eta zazpi estreinaldi Euskadin partekatuko ditu, kaleko antzerki, clown, dantza, instalazio artistiko eta zirkuko piezekin.
 Kartela osatzen duten 28 konpainietatik, 12 euskaldunak dira, Udalak tokiko kulturari eta Euskadin sortzen diren lehen mailako proposamen ugariei ematen dion babes garbian.
 BILBOKO KALEALDIAN, La Pez Konpainia eta Hortzmuga Teatroa konpainia bilbotarren eta hiru gizarte- eta kultura-erakunderen arteko elkarlanaren lagin bat ikusi ahal izango da, Europako Zeharkaldia-Zirkuko Pirinioak proiektuaren barruko Bitartekaritza Laborategia oinarri hartuta.
 Emanaldiak doan izango dira, esteka honetan emanaldi bakoitza baino 48 ordu lehenago lekua erreserbatu ondoren. Sarrera erosteko proposamen bakarra Jean Philippe Kikolasen “Calor” ikuskizunarena izango da; izan ere, dagoeneko salgai ditu txartelak 3 euroren truke. Bildutako dirua ADEMBI – Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari emango zaio.

BBK Family Learning

×