BBK KLIMA zabaltzen dugu

Start date: 4 July, 2022
End date: 30 September, 2022
Time: 00:00 - 00:00
Agenda EUS

Urdaibaiko Biosfera Erreserban dagoen Klima Abentura zentroa irekiko die BBK-k herritar guztiei uztailaren 22an, bizimodu jasangarriei buruz kontzientziatu, sentsibilizatu eta horiek sustatzeko. Familientzako lehen esperientzia-parkea da, ingurumen-hezkuntzako zentroa, eta klima-aldaketaren aurkako jarduera globala modu ludikoan bultzatzea helburu duten jarduerak eskainiko ditu.

BBK-k Nazio Batuen 2030 Agendarekin, Europako Batzordearen 2050 Agendarekin eta Basque Green Dealekin duen konpromisoaren ildotik, BBK-k klimatikoki neutroa izango den ekonomia lortu gura du. Horretarako, BBK Klima proiektua jarri du abian,

Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren proiektua, zehazki, honako hauekin: 4. GJH (kalitatezko hezkuntza), 6. GJH (ur garbia), 7. GJH (energia), 12. GJH (ekoizpen eta kontsumo arduratsua), 13. GJH (klima), 14. GJH (itsaspeko bizitza) eta 15. GJH (lehorreko ekosistemen bizitza).

Gaur arratsaldean izan da BBK Klima Abenturaren inaugurazio-ekitaldia, eta bertan izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Ana Otadui Batzar Nagusietako lehendakaria, besteak beste.

BBK Klima Abentura

BBK Klima Abentura parkea BBK Urdaibai Zentroaren barruan dago. Bertan, duela 100 urte baino gehiagotik, BBK-k pertsonen beharrizanei erantzuteko proiektuak gauzatu ditu, eta gaur, berriz ere, gizateria gisa aurrean dugun erronka handienetako bati heldu dio: klima-aldaketari. Horretarako, esperientzia-parke tematiko oso bat garatu da, Bizkaiko herritarren ingurumen-kontzientziazioa eta -sentsibilizazioa sustatzeko, ezagutza aurreratuaren eta hezkuntza-esperientzia eraldatzaileen bidez.

BBK Klima Abentura, oro har, jendearen jarrera aldatzeko ate gisa aurkezten da.  Jasangarritasunak ematen dituen ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-onurei buruzko esperientzia-aukera zabala eskaintzeko diseinatu eta kudeatutako lekua da.

Bizi-estilo jasangarriak sustatzea helburu duen esperientzia da, eta, gainera, berrikuntzarako eta klima-trantsizioan liderrak diren eragileen topaketarako nodo gisa balio du. Esperientzia aktibo bat bizitzeko diseinatutako azpiegitura, ezagutza eta ekintza multzo bat da, etorkizun jasangarria gauzatzen ikasteko eta aldaketaren parte izateko ibilbide baten bidez.

Instalazio nagusietako bat balio ‘Klima Aterpe’ da, urteetan zehar leku estrategikoa izan dena Haur Udalekuen zati gisa, etxola handi bat, gaur egun erabat eraberrituta dagoena naturarekin berriz konektatzeko eta klima-aldaketarekin zerikusia duen guztia ikasten jarraitzeko babesleku handi gisa. Eta horren barruan, Klimasfera, domo geodesikoa, murgiltze-ingurunea eskaintzen duena errealitate hedatu, zoru taktiko dardarkari eta efektu atmosferikoekin, Bizkaiko enpresek diseinatua eta garatua baliabide natural, birziklagarri edo birziklatuekin.

BBK Klima Abentura esperientziak hiru erronkaz osatutako ibilbide interaktibo batean zera eskaintzen du: ura (urak bizitzaren zikloan duen garrantzia azpimarratzen du, eta berarekin energia berriztagarriak sortzeko aukera), energia-mugikortasuna (parte-hartzaileek energia berriztagarrien, energia-xahuketa saihestearen eta hiri-garraioaren garrantzia baloratzea) eta janaria (elikagaien, horien ekoizpenaren eta ekosisteman duten eraginaren ingurukoa).

Erronka bakoitzak 6 proba/instalazio ditu batez beste, gainditu egin behar dira, eta batez bestek gutxi gorabehera 2 eta 3 ordu arteko iraupena du. Guztira, parkeak 14 jarduera eskaintzen ditu: scape room, arboretum, tirolina, domo 360º, intsektu-hotela, anfiteatroa, bizikleta elektrikoak, energia berriztagarrien hainbat instalazio, etab.

Urdaibain BBK KLIMA gunean ERRONKA bat gainditzen den bakoitzean, Diwo berri bat jaiotzen da! Diwoak planeta zaintzen duten izaki ñimiñoak dira, oso iheskorrak.

Aurten BBK Klima Abentura uztailaren 4tik urrira egongo da zabalik. Datorren urtetik aurrera Aste Santutik urrira irekiko da. Uztailean eta abuztuan egunero irekiko da, eta gainerakoan, asteburuetan.

Gainera, 6 metroko zabalera duen bide-zortasuna egokitu da, lurzatia zeharkatzen duena eta oinezkoei parkea inguratzea ahalbidetzen diena.

Klima Bizi eta Klima Egin

BBK Klima proiektua bi eremu handitan banatzen da: KLIMA bizi eta KLIMA egin. BBK Klima Abentura parketik eta beste bide batzuetatik herritarrentzat bultzatzen diren jarduera guztiak Klima Bizin batzen dira, eta informatu, kontzientziatu eta sentsibilizatzera bideratuta daude, bizimodu jasangarria sustatzeko ikaskuntzaren eta entretenimenduaren bidez.

Bestalde, Klima Egin-ek Bizkaian iraunkortasun edo jasangarritasunarekin eta trantsizio berdearekin konprometitutako lurraldeko eragileen ekosistema baten epizentroa izan gura du. Basque Green Dealekin lerrokatutako aliatuen sektore bat ehuntzea da helburua, biodibertsitatea babesteko herritarren sentsibilizazioa lantzeko eta bizimodu osasungarri eta jasangarri berriak sustatzeko. Gizartea eraldatzeko gune bat, klima-aldaketaren eta jasangarritasunaren erronka globalaren aurrean ezagutza zientifikoa eta esperientzia biltzen dituena.

Aurrez aurrekoaz harago

Egia bada ere, oraingoz, jarduera guztia BBK Klima Urdaibaitik “abiatzen” dela, proiektuak ez du hor geratu gura, eta haratago inpaktuak sortzeko diseinatuta dago.  Horrela, parkean bizi ahal izango den alderdi fisikoaz gain, app interaktibo baten bidez abentura online munduan zehar hedatzen da instalazioetan barrena mapa baten bidez, non erronkak gainditu beharko diren, eta horrek esperientzian sakontzea eta eduki gehiago ematea ahalbidetuko du.

Bestalde, Zirkular Etxea jarriko da martxan: ingurumenarekin konprometituta dauden eta beren etxeak jasangarriagoak izateko ezagutza partekatzeko prest dauden

familien sare bat sortzea bilatzen duen plataforma da, horrela sustatzeko ohitura jasangarri berriak hartzea, etxeetan eragingarriak diren estrategia txikien bidez.

Sarrerak

Sarrerak ekainaren 30etik aurrera erosi ahal izango dira www.klima.bbk.eus webgunean. BBK Klima Abentura orokorrerako sarrera 8 €koa da (18 urtetik 65 urtera, biak barne). Doakoa izango da 5 urtetik beherakoentzat (dohain sartzen dira 0 eta 5 urte bitartekoak, banakako tarifan, heldu batek lagunduta).

  • Junior +12 (13-17 urte, biak barne): 6€
  • Haur-maila (6-12 urte, biak barne): 5€
  • Murriztua +65: 6€

Ihes-gelako saioak (gehienez 8 pertsona) 40€ko prezioa du, igerilekurako sarrerak 4€koa, eta 5 urtetik beherakoentzat 2€koa.

Mugikortasun jasangarria

Jendea BBK Klima Abenturara garraio publikoan irits daiteke: Euskotrenek eta Bizkaibusek geltokiak dituzte parkerako sarbidetik metro gutxira. Era berean, ibilgailuentzako aparkaleku bat dago inguruetan.

Menu

BBK Family Learning

×