BBK JAGON CIBERBULLYING GURASOAK

Start date: 14 July, 2020
End date: 15 July, 2020
Time: 00:00 - 00:00
Location: CENTRO BBK URDAIBAI
Agenda EUS

Uztailaren 8an eta 14an, BBK JAGON CIBERBULLYING GURASOAKek bere lehen prestakuntza-saioak antolatuko ditu gurasoei zuzenduta, sare sozialen arriskuaz jabetu eta ikas dezaten adituen laguntzaz. Ciberbullying edo ziberjazarpenaz eta harreman modu horiek sortzen ari diren eten digitalaz jarduteko aukera emango dute jardunaldiek, eta kezkak argitzen eta adingabeen arteko jazarpen-egoeretan lagunduko duten jarrerak partekatzen saiatuko dira.

BBK JAGON CIBERBULLYING GURASOAKen helburuen artean daude, halaber, eskola-jazarpena eta cyberbullyingarenkontzeptu nagusiak (grooming, sexting, phising edo sextorsion) identifikatzea eta barneratzea, baita seme-alabek ziberjazarpenari lotuta izan ditzaketen arazoak saihesten ikastea ere.

2015. urtetik BBK Jagon hezkuntza-programan lanean ari diren irakasle adituek gidatuko dituzte jardunaldiak. Metatutako esperientzia edo eskarmentuan oinarrituta, aditu horiek gurasoek beren ondorengoekin enpatizatzeko duten gaitasuna hobetu gura dute, baita besteekiko errespetua erakusten duten balioak transmititzeko gaitasuna eta balizko biktimei laguntzeko aukera  ere.

Ekainean zehar, Jagon-eko hezitzaileen taldeak ciberbullyingaren prebentzioari buruzko hainbat online jardunaldi egin ditu ikasleekin, eta jardunaldi horiek jarraipena izango dute irailetik urrira bitartean, ikastetxeek interes handia adierazi dute eta. Talde horrek berak ikusi du beharrezkoa dela saio horiek familiei ere zabaltzea. Horregatik jaio da orain BBK JAGON CIBERBULLYING GURASOAK.

Gurasoentzako saioak hamarna (10) pertsonako bi taldetan banatuta egongo dira, 10:00etatik 11:30era, eta uztailaren 8an eta 14an egingo dira. Interesdunek uztailaren 1etik 13ra bitartean egin ahal izango dute eskabidea “BBK eta Zu”n.

Gurasoen izen-emateak egiteko sakatu hemen.

BBK URDAIBAI ZENTROA

Telefonoak: 94 687 07 10 – 94 687 08 35

Helb.elek.: jagon@bbk.eus

BBK Family Learning

×